Hernani Club Rugby Elkarteko M18 taldea prest da Valladolidera bidaia egin eta estatuko txapelketan lehiatzeko
Euskal Ligako txapeldun bilakatu eta aste betera, HERNATSS taldea Valladolidera egingo du bidaia estatuko beste 7 talde onenekin lehiatzeko. Ohi bezala, bi egunetan banatzen da txapelketa eta kasu honetan, apirilaren 30ean eta maiatzaren 1ean jokatuko da, Pepe Rojo zelai historikoetan. Aurten, Hernanirekin batera B taldean CR Sant Cugat, CR Malaga eta Madrilgo CRC Pozuelo izango dira. Trikoloreen debuta larunbatean eguerdiko 10:50ean izango da.
Hernaniri talde ezaguna tokatu zaiola esan dezakegu. 2021-2022 denboraldi aurrean taldeko Sant Cugat eta CRC Pozueloren aurka neurtu zituen eta indarrak Landaren. COUTH txapelketan lehia ederra ikusi zen kataluniarrekin eta astebete beranduago beste hainbeste madrildarrekin jokatutako hiruko topaketan. Hilabete askoren ondoren, partida oso orekatuak espero dira, detaileetan erabakiko direnak.
Txapelketako partidak goizeko 9:30etan hasiko dira eta partida guztian ZUZENEAN ikusteko aukera egongo dela konfirmatu du antolakuntzak. Hori horrela, HERNATSS taldeko partiden estekak hernanirugby.eus/zuzenean orrialdean jarriko ditugu.
Hona hemen, atzo arratsaldean Espainiako Errugbi Federazioak (FER) argitaratu zuen egutegi ofiziala: