Bost puntu konfiantza hartzeko

2021, Nov 8

Bost puntu lortuta, garaipen garrantzitsua lortu du HCREak talde galiziarraren aurka, 29-14

Hernani Club Rugby Elkarteak aurreko asteko porrotari bikain erantzun dio Landaren jokatutako bigarren partidan. Campus Universitario Ourense talde indartsuaren aurka ere bost puntu eskuratuta, goiko postuetara bueltatu dira trikoloreak, hain zuzen laugarren postura Getxorekin 10 puntura berdinduz. Hasierako hamabostekoan, igo berriak diren hiru jokalarirekin, abiadura eta disziplina izan zituzten ardatz taldeak azken minutuetan partida hasteko.

Lehen zati gogorra izan zen Landaren. Lehen minutuetan zigor kolpea bat izan zuten galiziarrek berain aldeko eta aurretik jarri ziren markagailuan. Hala ere, lehen zatiko jokaldi onenean, Mattin Colladok lortu zuen minutu gutxira eguerdiko lehen entsegua. Polidoriren gizonek defentsan aritu behar izan zuten Ourenseko talde indartsua geldiarazteko. Lan hori bikain eginda, bigarren zatian lerroak hautsi eta baloiaren jabetzarekin aurrera egin dute trikoloreek. Hona hemen, airetik ikusia lehen entsegu hori.

Atsedenaldira iritsi aurretik berriz, Ourensek bigarren zigor kolpea sartu zuen 7 eta 6ko markagailuarekin joateko atsedenaldira. Bigarrren zatian, alboko sakeak bikain aprobetxatuz entsegu lerroetako moulak landu zituzten puntuak pilatzeko. “Pepelu”, Gorostidi eta Gorrotxategiren entseguek airea eman zioten taldeari eta Ourense partidatik guztiz ateratzea lortu zuten. Hori horrela, beste bost puntu Landaren eskuratuta, giro ederra sortu zen zelaian.

Hurrengo astean, eta XVII. Garagardo Azokaren azken egunarekin batera, lehen taldeak Palentziara egingo du bidaia. Ohorezko B Mailara igo berri den Clinica Colina Palencia taldearen aurka ariko dira eguerdiko 12:30etatik aurrera.

MARKAGAILUA:

0-3 (Min 5): Samuel Walton-Sextonen zigor kolpea (Campus Universitario Ourense)

7-3 (Min 9): Mattin Colladoren entsegua eta Anartz Elosegiren jaurtiketa (HCRE)

7-6 (Min 28): Samuel Walton-Sextonen zigor kolpea (Campus Universitario Ourense)

ATSEDENALDIA

7-11 (Min 53): Yago Rodriguezen entsegua(Campus Universitario Ourense)

7-14 (Min 60): Samuel Walton-Sextonen zigor kolpea (Campus Universitario Ourense)

12-14 (Min 62): Jose Luciano abeciaren entsegua (Hernani CRE)

17-14 (Min 73): Eñaut Gorostidiren entsegua (Hernani CRE)

22-14 (Min 75): Aimar Gorrotxategiren entsegua (Hernani CRE)

29-14 (Min 80): Zigor entsegua (Hernani CRE)

AMAIERA: 29-14

Partida berriro ere ikusteko esteka:

https://ferugby.habitualdata.com/FerGaleria.aspx?idObjeto=5821&tipoObjeto=1

Laburpena:

Hernani Club Rugby Elkarteak euskararekiko duen konpromezuaren baitan eta publikatutako Landareko Hizkuntza Protokoloaren arabera, webguneko albisteak euskaraz publikatuko dira. Beste hizkuntzaren batean nahi izanez gero, itzultzaile neuronala erabil dezakezue.

0 comentarios

Enviar un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Azken albisteak

Hernaniko Errugbi Elkartea Gipuzkoa Espetxean

Hernaniko Errugbi Elkartea Gipuzkoa Espetxean

Hernani Club Rugby Elkarteak (HCRE), Onura Publikoko Erakunde izanik, bere sorreratik izan du gizarteari zerbitzua emateko sena. Kirol arloan eskaini dezakeenaz gain, maila sozialean ere ateak...