Hernani CRE-VRAC Quesos Entrepinares, Urumeako Kronikan

2018, Oct 22

2018/10/22 Astelehena

argazkia: www.Kronika.eus

Azken uneko kolpeak dira gogorrenak
Hernanik 20-22 galdu du VRAC Quesos Entrepinares boterertsuaren aurka azken segunduan, hauek zigor kolpea sartu eta gero. Markagailua ia partidu guztian menperatzea ez da nahikoa izan.

HERNANI
2018/10/22 00:00 Astelehena
Kirola askotan gogorra izaten da eta atzokoan Hernaniri suertatu zitzaion bere azalean hori jasatea. Ia partidu guz­tian aurretik ibili eta gero, azken jokaldian epaileak zigor kolpea adierazi zuen Herna­ni­ren aurka eta Griffiths joka­lariak ia zelai erditik 45 me­tro­ko ostikada sartu zuen, zutoin artean, eta garaipena eman zion VRAC Quesos Entre­pi­naresi 20-22.

Nahiz eta galdu Hernanik partidu bikaina jokatu zuen eta markagailuan aurretik ibi­li zen 67 minututan. Soilik ha­sie­rako 9 minututan eta bi­garren zatiko lau minu­tutan ez ziren aurretik jardun. Or­dura arte eginiko lana gorai­patzekoa izan zen eta aurten talde sendoa duela erakutsi zuten jokalariek beste behin.

Ongi hasi zuten partidua Etxeberriaren entsegu bate­kin. Eta ondorengo 25 minu­tutan eutsi zioten zazpi puntuko aban­tailari. Atsedenaldira iris­teko bost minuturen faltan lor­tu zuten kanpotarrek bere lehe­nengo eta entsegu bakarra, markagailuan berdin­keta eza­rriz. Hala ere, Hernani berriz ere erasora joan zen azken minutu horietan eta 10-7 jarri ziren aurretik.

Bigarren zatia irekiagoa izan zen eta hasi eta berehala Mikel Imazen bigarren entse­gua etorri zen. Elosegik 17-7koa jarri zuen. VRAC-ek ez zuen galdu nahi Landaren eta jarraian lau zigor kolpe sartu zi­tuen 17-19 aurretik jarri zelarik. Hala ere berehala eran­tzun zuen Hernanik eta 20-19 irabazten jarri ziren be­rriz ere.

Azken minutuetan baloia eusten saiatu ziren etxekoak, baina minutu baten faltan galdu eta Griffthsek 45 metro­ko kolpea sartu zuen eta ga­rai­­pena eman zion VRAC tal­deari, 20-22.

Estekak:
diariovasco.com
diariovasco.com/deportes
valladoliddeporte.es
mundodeportivo.com
cadenaser.com
marca.com
ferugby.es
kronika.eus
noticiascyl.com
Hernani-VRAC, argazkiak:Nekane Galarza
noticiasdegipuzkoa.eus
Hernani-VRAC Quesos, argazkiak: Paco Roldan

Partiduko bideoa rtve