Hernani – El Salvador, Urumeako Kronikan

2018, Mar 26

2018/03/26 Astelehena

Hernani – El Salvador, Urumeako Kronikan


Aukera bat gutxiago Hernanik, jaitsierako play-offa saihesteko
Galdu egin zuen (12-40) El Salvadorren kontra, bonus punturik gabe.

HERNANI
2018/03/25 00:00 Igandea
Aurpegia eman eta hortzak estutu zituen Hernanik atzo, aurrean kontrario indartsua izan arren. Baina trikoloreen saiakera haundienak ere, ez zuen fruiturik eman, El Salva­dorren kontrako lehian. Galdu egin zuen Hernanik (12-40), eta aukera bat gutxiago dauka orain, jaitsierako play-offa saihesteko: hiru partidu falta direnean, zortzi puntura dau­ka La Vila, gaur jokatuko duena.
Nagusi izan zen Vallado­li­deko taldea, eta haien aurreneko entsaioari azkar erantzun zioten trikoloreek, bandako sakeari jarraituz maul bati esker gauzatuta; baina kanpokoen hu­rren­go entsaioek ez zu­ten eran­tzu­nik izan markagailuan. Atse­denerako, 7-21.
Eta atsedenetik bueltan, beste bi entsaio lortu zituen El Salvadorrek (7-33). Ez zuten amore eman trikoloreek, eta egin zuten beste entsaio bat ere. Bonus punturik, ordea, ezin izan zuten lortu.
Estekak:
mundodeportivo.com
diariovasco.com
elnortedecastilla.es
lavanguardia.com
lavanguardia.com
noticiasdegipuzkoa.eus
Hernani-El Salvador, argazkiak: Ainhoa Muriel
kronika.eus
Hernani-El Salvador, argazkiak: Nekane Galarza