Etorkizuna badago!

2023, May 26

Aurten M16 eta M18 taldeak liga erregularreko txapeldunak izan dira, eta beraz estatuko txapelkera juteko aukera izan dute, M18ko taldearen kasuan hirugarren urtez jarraian izan delarik. Biak ere playoffetako finaletan sartu dira, M18koek aurreko urtean ezin izan zuten jokatu denboran estatuko txapelketarekin bat egiten bai zuen, baina zoritxarrez ezin izan dute garaipenik lortu. Gazte hauentzat bukaera gogorra izan dute, aste asko jarraian jokatu beharra, eta tartean bi egun segidako txapelketan estatuko talde hoberenekin.

M14 HernaniCRE/Atletico SS taldeko kideek ere Gipuzkoako ligatan garaile izan dira, A taldeak izki berdineko liga irabazi du eta B taldeak berdina egin du bere multzoan. Lehenengoeidi, Araba eta Bizkaiko garaileekin jokatzea tokatzen zaie larunbata hontan, Ordiziko Altamiran 11etatik aurrera, euskadiko txapelduna erabakitzeko. Eskertzekoa da entrenatzaileak gazte hauekin egiten duten lana, hauetako batzuentzat, arrazoi ezberdinen gatik, hurrengo denboraldian ez dute jarraituko eta berahientzat eskertza eta besarkada handiena, mila esker denei.

Hernani Club Rugby Elkarteak euskararekiko duen konpromezuaren baitan eta publikatutako Landareko Hizkuntza Protokoloaren arabera, webguneko albisteak euskaraz publikatuko dira. Beste hizkuntzaren batean nahi izanez gero, itzultzaile neuronala erabil dezakezue.

0 comentarios

Azken albisteak

Hernaniko Errugbi Elkartea Gipuzkoa Espetxean

Hernaniko Errugbi Elkartea Gipuzkoa Espetxean

Hernani Club Rugby Elkarteak (HCRE), Onura Publikoko Erakunde izanik, bere sorreratik izan du gizarteari zerbitzua emateko sena. Kirol arloan eskaini dezakeenaz gain, maila sozialean ere ateak...

Lokatzetan murgilduta, garaipena Landaren

Lokatzetan murgilduta, garaipena Landaren

Hernani Club Rugby Elkarteak bost puntu gehiago eskuratu ditu AVK Bera Bera taldea Landaren menderatu ostean, 38-3. Argazkia: KRONIKA Lehen faseko lehen bost partidak jokatuta, Hernani Club Rugby...

600 abonatu baietz!

600 abonatu baietz!

Hernani Club Rugby Elkarteko Zuzendaritza Batzordeak zorion handienak helarazi nahi dizkizue 2023-24 denboraldi honetan abonatuen kanpainan izan duzuen erantzunarekin. Behin eta berriz berretsi...