M16 taldeak Estatuko Txapelketa jokatuko du

2023, May 4

Hernani Club Rugby Elkarteko 16 urtez azpiko taldeak Euskal Ligako fase erregularra lehen postuan amaitu ondoren, asteburu honetan estatuko harrobi handienekin batera egongo da Valladoliden. Euskal Ligan 15 partida jokatu dituzte eta horietatik bakarra galdu dute. Gainera, azkenaurreneko partidako garaipenarekin lidertza berreskuratu zuten eta momentu onean iritsiko da taldea Pepe Rojon jokatuko den txapelketara.

Hernanirekin batera CR Sant Cugat, CR El Salvador eta CR Liceo Frances taldeak ariko dira B multzoan. Lehen bi taldeen aurka larunbatean ariko dira, gaztelarren aurka goizeko 10:50ean eta kataluniarren aurka arratsaldeko 14:10ean hurrenez hurren. Igande goizean berriz, madrildarrak izango dituzte aurkari goizeko 10:10ean. Partida guztiak zuzenean jarraitzeko aukera egongo da YouTuben eta esteka zuzenak HCREko sareetan argitaratuko dira txapelketa egunetan.

Hernani Club Rugby Elkarteak euskararekiko duen konpromezuaren baitan eta publikatutako Landareko Hizkuntza Protokoloaren arabera, webguneko albisteak euskaraz publikatuko dira. Beste hizkuntzaren batean nahi izanez gero, itzultzaile neuronala erabil dezakezue.

1 Comentario

  1. Eustaqui

    Como que los cules? el sancu no es el barça

    Responder

Enviar un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Azken albisteak

Hernaniko Errugbi Elkartea Gipuzkoa Espetxean

Hernaniko Errugbi Elkartea Gipuzkoa Espetxean

Hernani Club Rugby Elkarteak (HCRE), Onura Publikoko Erakunde izanik, bere sorreratik izan du gizarteari zerbitzua emateko sena. Kirol arloan eskaini dezakeenaz gain, maila sozialean ere ateak...

Lokatzetan murgilduta, garaipena Landaren

Lokatzetan murgilduta, garaipena Landaren

Hernani Club Rugby Elkarteak bost puntu gehiago eskuratu ditu AVK Bera Bera taldea Landaren menderatu ostean, 38-3. Argazkia: KRONIKA Lehen faseko lehen bost partidak jokatuta, Hernani Club Rugby...

600 abonatu baietz!

600 abonatu baietz!

Hernani Club Rugby Elkarteko Zuzendaritza Batzordeak zorion handienak helarazi nahi dizkizue 2023-24 denboraldi honetan abonatuen kanpainan izan duzuen erantzunarekin. Behin eta berriz berretsi...