Lankidetza ildo berria Gipuzkoako Elikagai Bankuarekin

2023, Feb 6

Hernani Club Rugby Elkarteak Gipuzkoako Elikagai Bankuarekin lankidetza bide berria ireki du pasaden azaroan Radio San Sebastián sarietan bat egin ondoren. Ekimena HCREko Inklusibo taldetik abiatu da, eta helburu nagusia da, alde batetik, kluba osatzen duen gizarte-masa osoak GEBk egiten duen lanaren berri izatea eta, bestetik, laguntza-ildo bati ekitea bankuko biltegietan egiten diren boluntariotza-lanetan.

Elkar ezagutzeko lehen hurbilketa egin ondoren, ekintza solidario bat antolatu dute Landare-Tokiko instalazioetan elikagaiak biltzeko. Bilketa otsailaren 8tik 11ra egingo da, 17:30etik 20:00etara. Ekintzari itxiera larunbatean emanago zaio, 16:00etan Landare-Tokin Hernani CRE eta Bera Bera RTren artean jokatuko Ohorezko B mailako derbian.

GEBk bilketa honetarako dauzkan beharrak honakoak dira:

  • Lekale lehorrak
  • Gailetak
  • Kakao-hautsa
  • Olioa
  • Pardelak
  • Kontserbak
  • Haurrentzako elikagaiak

Hernani Club Rugby Elkarteak euskararekiko duen konpromezuaren baitan eta publikatutako Landareko Hizkuntza Protokoloaren arabera, webguneko albisteak euskaraz publikatuko dira. Beste hizkuntzaren batean nahi izanez gero, itzultzaile neuronala erabil dezakezue.

0 comentarios

Enviar un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Azken albisteak

Ohiko Batzar Orokorra

Ohiko Batzar Orokorra

-Eguna: 2024/07/13 -Lekua: Landare-toki, Giza Egoitza -Ordutegia:-10:00 Bertaratukoen izen hartzea-10:30 Bilera hasi ZERRENDAGAIA 1. SARRERA 2. 23-24 DENBORALDIAREN BALANTZEA Kirol batzordea...

Hernaniko VII. Errugbi Inklusibo Txapelketa

Hernaniko VII. Errugbi Inklusibo Txapelketa

Errugbian berdinak gara Hernaniko VII. Errugbi Inklusibo Txapelketa Hernani Club Rugby Elkarteak VII. Inklusibo Txapelketa antolatu du datorren ekainaren 8rako. Azken edizioetako aurreko egiturari...

XX. Hernaniko Garagardo Azoka

XX. Hernaniko Garagardo Azoka

Karmele Larraza eta Aitor Moriano azokako arduradunek XX. Garagardoaren azoka, Atsegindegi plazan, ekainaren 6, 7, 8 eta 9an. Programazioak hainbat jarduera ditu. Heineken garagardotegiak...