Garaipena Landareko zaleen aurrean

2022, Abr 4

Hernani CREak multzoko lehen postua bermatu du igandean Eibar Rugby Taldeari nagusitasunez irabazi ondoren, 59-7

Liga txapelketako 18. partida jokatu zen pasaden igandean Landare-Tokin eta Hernani Club Rugby Elkarteak uste baina erosoa gailendu zitzaion Eibar Rugby Taldeari. Landarera jokatzera itzuli denetik jokatutako bigarren partidan, bosgarren minututik egon zen gainetik markagailuan Hernani. Hori horrela, bost puntu gehiago lortu zituzten trikoloreek eta liga amaitzeko bi partidaren faltan, A taldeko sailkapeneko lehen postuan amaituko dute denboraldia.

Hernanik joko azkarra eta eskurako pase askorekin hautsi zuen Eibar Rugby Taldearen defentsa. Lehen zatian lau entsegurekin partida erabat desorekatu zuen. Eneko Garciak, Abeciak, Xabi Lukasek eta Igor Etxeberriak eginiko entseguei esker ireki zuen abagunea markagailuan Hernanik. Gazte askorekin hasi zuen partida Polidorik eta Ander Goicoechea gazteak debuta egin zuen lehn taldearekin. Bigarren zatian eta partidaren azken ordu laurdenean, Anartz Elosegi hernaniarrak azken martxa sartu zion partidari minutu horietan 3 entsegu lortuz. Amaieran, 59 eta 7ko markagailua ikusi zen Landare-Tokiko zelaian.

Hurrengo partida:

Hernani CRE vs Clinica Colina Palencia

Apirilak 10, Igandea – Landare-Toki (12:00)

MARKAGAILUA:

7-0 (Min 5): Eneko Garciaren entsegua eta Beñat Arizetaren jaurtiketa (Hernani CRE)

14-0 (Min 11): Jose Luciano Abeciaren entsegua eta Beñat Arizetaren jaurtiketa (Hernani CRE)

14-7 (Min 21): Eibar Rugby Taldearen zigor entsegua (Eibar RT)

21-7 (Min 30): Xabier Lukasen entsegua eta Beñat Arizetaren jaurtiketa (Hernani CRE)

28-7 (Min 36): Igor Etxeberriaren entsegua eta Beñat Arizetaren jaurtiketa (Hernani CRE)

ATSEDENALDIA

35-7 (Min 42): Jon Ander Zapiainen entsegua eta Beñat Arizetaren jaurtiketa (Hernani CRE)

42-7 (Min 50): Beñat Arizetaren entsegua eta jaurtiketa (Hernani CRE)

49-7 (Min 67): Anartz Elosegiren entsegua eta Beñat Arizetaren jaurtiketa (Hernani CRE)

54-7 (Min 78): Anartz Elosegiren entsegua (Hernani CRE)

59-7 (Min 80): Anartz Elosegiren entsegua (Hernani CRE)

AMAIERA: 59-7

Hernani Club Rugby Elkarteak euskararekiko duen konpromezuaren baitan eta publikatutako Landareko Hizkuntza Protokoloaren arabera, webguneko albisteak euskaraz publikatuko dira. Beste hizkuntzaren batean nahi izanez gero, itzultzaile neuronala erabil dezakezue.

0 comentarios

Enviar un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Azken albisteak

Hernaniko VII. Errugbi Inklusibo Txapelketa

Hernaniko VII. Errugbi Inklusibo Txapelketa

Errugbian berdinak gara Hernaniko VII. Errugbi Inklusibo Txapelketa Hernani Club Rugby Elkarteak VII. Inklusibo Txapelketa antolatu du datorren ekainaren 8rako. Azken edizioetako aurreko egiturari...

XX. Hernaniko Garagardo Azoka

XX. Hernaniko Garagardo Azoka

Karmele Larraza eta Aitor Moriano azokako arduradunek XX. Garagardoaren azoka, Atsegindegi plazan, ekainaren 6, 7, 8 eta 9an. Programazioak hainbat jarduera ditu. Heineken garagardotegiak...