Hernani Club Rugby Elkarteak garrantzia berezia ematen dio harrobiari eta lan horren barruan, 2021-2022 denboraldian, HCRE Errugbi Eskolak babesle nagusi berria izango du. Basaurin kokatua dagoen Diver Parke enpresa familiarra izango da hernaniar txikienen babesle nagusia.
Diver Parke enpresak 20 urte baina gehiago daramatza ikuskizun eta atrakzioen sektorean lanean. Gaztelu puzgarriak, quad pistak, kart pistak, jumping pistak eta abar alokatzen ditu festa eta ekitaldi desberdinetarako. Partikularrentzat, enpresentzat, udaletxeentzat edota ikastetxeentzat antolatzen dituzte besteak beste.



Hori horrela, Hernani Club Rugby Elkarteko M14, M12 eta M10 taldeen babesle nagusia bihurtuko da. Lanean ari garen denboraldi honetan, M14 taldea Gipuzkoako Liga jokatzen ari da orain arteko partida guztiak irabaziz. Bestetik, M12 eta M10 taldeak Gipuzkoako Bilkuratan ari dira.




0 comentarios