Igoera fasetik kanpo La Vilan galduta

2021, May 4

  • Hernani CREak igoera faseko finalerdiak galdu ditu La Vila taldearen aurka 23 eta 10eko emaitzarekin eta denboraldiari agur esan dio

 

Ohorezko Maila galdu eta urte betera, Hernani Club Rugby Elkartea igoera faseko finaletik pausu batera geratu da Villajoyosan. Trikoloreek ezin izan dute CR La Vila taldearekin eta 23 eta 10eko emaitzarekin agur esan diote 2020-2021 denboraldiari. Pasaden ekainean neurri zorrotzekin hasi zen hasi ziren entrenamendu eta prestaketa lanek amaiera izan dute. Orain, taldeak atseden hartuko du hurrengo sasoia prestatzen hasi aurretik.

 

Hernani CREa bikain ekin zion finalerdietako partidari. Hamabostekoa osatu zuten jokalariak partidan oso zentratuta hasi ziren eta gipuzkoarrena izan zen momentu gehienetan baloia eta jokoaren ekimena. Aldiz, ostikoekin izandako akatsek eta azken metroetan erabakiorrak ez izateak etxeko taldeari eman zion abantaila. Horrela, La Vila 10-0 aurreratu zen bi entsegu eginez. Hernaniarren entsegua Kepa Mijangosen eskuetatik iritsi zen. Entsegu lerrotik oso gertu egindako eta fasez betetako jokaldi batean Polidoriren mutilen lehena iritsi zen.

 

Bigarren zatian La Vilak tartea ireki zuen eta seveneko jokalari azkarrek hernaniarren defentsa gainditu zuten. Bide horretatik iritsi ziren etxekoen beste bi entseguak. Arthur Williame atzelariak duen abiadurarekin lortu zituzten valentziarrek entseguak. Partida apurtuta eta amaieratik gertu, Eneko Garcia hernaniarrak lortu zuen baloia marraz gain nagusitasunez uztea.

 

 

Bigarren kanporaketa honetako partidako argazki guztiak hurrengo estekean daude:

https://photos.google.com/u/4/share/AF1QipPql9ncXX9guf3uAvMiHYcvwjMYk_FoabbJ23H1VilntgnEFQAtObA5pBZhztMFTg?key=enh6Y0dBQ2RlaDBhSmJmZUlmSU5ncDVxc3JvLVln

 

MARKAGAILUA:

5-0 (Min 17): Arthur Williamen entsegua (CR La Vila)

10-0 (Min 23): Ignacio Cainiren entsegua (CR La Vila)

10-5 (Min 38): Kepa Mijangosen entsegua (Hernani CRE)

13-5 (Min 40): Arthur Williamen zigor kolpea (CR La Vila)

ATSEDENALDIA

18-5 (Min 53): Arthur Williamen entsegua (CR La Vila)

23-5 (Min 58): Tomas Etxeverryren entsegua (CR La Vila)

23-12 (Min 78): Eneko Garciaren entsegua (Hernani CRE)

AMAIERA: 23-10

 

Hernani Club Rugby Elkarteak euskararekiko duen konpromezuaren baitan eta publikatutako Landareko Hizkuntza Protokoloaren arabera, webguneko albisteak euskaraz publikatuko dira. Beste hizkuntzaren batean nahi izanez gero, itzultzaile neuronala erabil dezakezue.

0 comentarios

Enviar un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Azken albisteak

HCREren loteria.

HCREren loteria.

Eguberri on!! Gehienek jakingo duzuenez aurtengo gabonetako loteriaren zozketan jarritakoa itzultzea tokatu zaigu, hau da partizipazio bakoitzeko 4€. Bat baino gehiago galdetzen ari da zer egin...

Hernaniko Errugbi Elkartea Gipuzkoa Espetxean

Hernaniko Errugbi Elkartea Gipuzkoa Espetxean

Hernani Club Rugby Elkarteak (HCRE), Onura Publikoko Erakunde izanik, bere sorreratik izan du gizarteari zerbitzua emateko sena. Kirol arloan eskaini dezakeenaz gain, maila sozialean ere ateak...

Lokatzetan murgilduta, garaipena Landaren

Lokatzetan murgilduta, garaipena Landaren

Hernani Club Rugby Elkarteak bost puntu gehiago eskuratu ditu AVK Bera Bera taldea Landaren menderatu ostean, 38-3. Argazkia: KRONIKA Lehen faseko lehen bost partidak jokatuta, Hernani Club Rugby...