Aspaldiko ezagunak, helburu berriak

2021, Abr 30

Ohorezko Mailara bueltatzeko lehen urratsa eman zuen Hernani Club Rugby Elkarteak aurreko astean Valentzian irabazita eta aste honetan, finalerdietako partidan Alacanteko CR La Vila taldea izango du aurrean. Hernanirekin sarritan indarrak neurtutako taldea da La Vila eta biek jarri zuten helburu bera denboraldi hasieran. Orain, ordea, talde batek bakarrik eskuratuko du finalerako txartela. Partida, igandean eguerdiko 12:00etatik aurrera jokatuko da El Pantano zelaian. 

 

Lehen partidako tensioa atzean utziz, HCREko lehen taldeak partida handia egiteko helburuarekin bidaiatuko du bigarren astez jarraian. Talde gipuzkoarraren liga multzoan egon den Pasek Belenos taldeak 60 minutu handi egin ondoren, momentu askotan berdinketa eduki zuen markagailuan La Vila tardearen aurkako kanporaketan.

 

Deskantsatzeko eta lan egiteko aukera izan dute astean zehar trikoloreek eta ostiralean ekingo diote bigarren kanporaketa honetako bidaiari. Larunbateko eguna Villajoyosan bertan entrenatu eta bideo saioak erabili nahi dira igandeko partidan behar bezala aurpegia emateko. 

 

#GureaDa kanpainako bigarren aste honetan ere makina bat argazki iritsi zaizkigu balkoi, lokal edota terrazetan Hernani Club Rugby Elkarteko bandera eta bufandekin. Taldeak eskerrak eman nahi dizkie jarraitzaile guztiei klubarekiko erakusten ari diren errespetuagatik.

 

https://hernanirugby.eus/eu/product/hcre-bufanda/

 

Jokalari gehienak daude bigarren partidarako entrenatzailearen esku. Hau izango da 23 jokalariz osatutako deialdia:

  • ENEKO NORIEGA
  • XABAT ERROIZENEA
  • BEÑAT IRADI
  • ADRIAN SANCHEZ
  • EINAR ARRATIBEL
  • XABIER LUKAS
  • ASIER ARRONATEGI
  • JOSE LUCIANO ABECIA
  • XABIER GARMENDIA
  • IÑAKI OTAEGI
  • KEPA MIJANGOS
  • MIKEL PEREZ
  • JON GALDEANO
  • FRANCO DI FILIPPO
  • SANTI MUÑOZ
  • PELLO PEREZ
  • AIMAR GORROTXATEGI
  • MATTIN COLLADO
  • ENEKO GARCIA
  • MIKEL BIDEGARAY
  • BEÑAT ARICETA
  • ANARTZ ELOSEGI
  • OIER LASKURAIN

 

Ohi bezala, partida zuzenean jarraitzeko aukera egongo da baina kasu honetan Espainiako . Hona hemen esteka:

 

http://ferugby.habitualdata.com/FerGaleria.aspx?idObjeto=5349&tipoObjeto=1

 

Itzulerako partidak estatu mailarako aurre kanporaketetan

 

Bilbon berriz, Hernani Club Rugby Elkarteko 16 eta 18 urtez azpiko taldeak estatu mailako txapelketara itzulerako kanporaketak jokatuko dituzte. Gazteenek, puntu gutxiko aldea mantentzen saiatuko dira Gaztediren aurkako partida erabakiorrean, litekeena da bi taldeetako batek lortzea sailkapena. Hiruko bigarren jardunaldi hau goizeko 10:30etan abiatuko da. 18 urtez azpikoak errenta bikaina lortu zuten aurreko larunbatean 59-0 Landaren irabazi ondoren eta faborito argiak dira estatu mailako txapelketara sailkatzeko. Bigarren hauek, eguerdiko 12:45tan izango dute partida.

 

Emakumeen taldeak, berriz, hilabete ondoren galtza motzak jartzera bueltatuko da. Kasu honetan ere, igandean izango da partida eguerdiko 12:00 Altamiran. 

 

Hernani Club Rugby Elkarteak euskararekiko duen konpromezuaren baitan eta publikatutako Landareko Hizkuntza Protokoloaren arabera, webguneko albisteak euskaraz publikatuko dira. Beste hizkuntzaren batean nahi izanez gero, itzultzaile neuronala erabil dezakezue.

0 comentarios

Enviar un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Azken albisteak

HCRE lehendakaritzarako hauteskundeak.

HCRE lehendakaritzarako hauteskundeak.

Klubaren Batzarkide estimatua : Klubaren Zuzendaritza Batzordearen Lehendakaritza Arduraren izenean zera adierazten dizut; egun diharduen Estatuko Araudiaren hildotik, aurten urte olinpikoa...

Hernaniko Errugbi Elkartea Gipuzkoa Espetxean

Hernaniko Errugbi Elkartea Gipuzkoa Espetxean

Hernani Club Rugby Elkarteak (HCRE), Onura Publikoko Erakunde izanik, bere sorreratik izan du gizarteari zerbitzua emateko sena. Kirol arloan eskaini dezakeenaz gain, maila sozialean ere ateak...