Fase erregularra garaipen handiarekin amaituta

2021, Abr 12

  • Garaipen argiarekin itxi du Hernanik liga eta CAU Valenciaren aurka ariko da igoera faseko lehen partidan.

 

Hernani Club Rugby Elkarteak bikain amaitu ditu liga txapelketako lanak eta orain «Play off»etako partidan du burua. Garrantzitsua zen liga ondo amaitzea sentsazio honekin iristeko kanporaketa fasera eta horrela egin zuen Hernanik. Denboraldi osoan erakusten ari den abiadura eta eskuko joko bikainarekin, Campus Universitario Ourense baina gehiago izan zen lehen minututik. Multzo guztietako partidak jokatuta, Hernani Club Rugby Elkarteak CAU Valenciari egingo dio bisita apirilaren 24-25eko asteburuan.

 

Partida hasiera ez zen beste mundukoa izan, baina arratsaldea aurrera joan ahala, trikoloreak abiadura eta prezisioa hartzen joan ziren. Polidorik, minutuak eman zizkien hain ohikoak ez diren zenbait jokalariri baina denen talde lana aipatuz beste behin, entseguak iristen hasi ziren. Lehena Anartz Elosegi gazteak lortu zuen. Partida osoan ibili zen arriskua sortuz eta abiadura handiarekin, sarritan utzi zituen Ourense taldeko aurkariak atzean.

 

Ondoren, Beñat Aricetaren (x2), Pello Perezen, Mikel Bidegarayren eta Anartz Elosegiren (x3) entseguak iritsi ziren. Bigarren berrogei minutuen hasiera, aldaketa guztiak egin zituen lapurtarrak eta joko onari bolada eman zioten. Ourensekoek entsegu landu bat lortu zuten baina gainontzean, kosta egin zitzaien hernaniren defentsa gainditzea.

 

Lehen zatian Beñat Ariceta ostikoarekin fin ibili bazen ere, bigarren zatian Iker Carbajo hernaniarra izan zen. Guztira, Hernanik izan zituen 9 ostikadetatik 9ak sartu zituzten zutoinen artean. Amaieran, partida amaitzeko hamar minutu falta zirela, Franco Di Filipporen lasterkaldiak ere saria izan zuen arratsaldeko azken entsegua lortzeko.

 

Emaitza honekin, trikoloreak sailkapen orokorrean bosgarren amaitu dute Ohorezko B Mailako hiru multzoetako sailkapenak kontuan hartuz. Almeriaren porrotak eta CRC Unión Rugbyren garaipenak berriz, Hernani eta CAU Valenciaren arteko kanporaketa utzi du.

 

 

MARKAGAILUA:

7-0 (Min 6): Anartz Elosegiren entsegua eta Beñat Aricetaren jaurtiketa (Hernani CRE)

14-0 (Min 13): Mikel Bidegarairen entsegua eta Beñat Aricetaren jaurtiketa (Hernani CRE)

14-5 (Min 24): Jerry Surumi Davoivarabiren entsegua (Campus Universitario Ourense)

21-5 (Min 31): Beñat Aricetaren entsegua eta jaurtiketa (Hernani CRE)

28-5 (Min 34): Pello Perezen entsegua eta Beñat Aricetaren jaurtiketa (Hernani CRE)

ATSEDENALDIA

35-5 (Min 42): Beñat Aricetaren entsegua eta jaurtiketa (Hernani CRE)

42-5 (Min 54): Anartz Elosegiren entsegua eta Iker Carbajoren jaurtiketa (Hernani CRE)

49-5 (Min 55): Anartz Elosegiren entsegua eta Iker Carbajoren jaurtiketa (Hernani CRE)

56-5 (Min 61): Aimar Gorrotxategiren entsegua eta Iker Carbajoren jaurtiketa (Hernani CRE)

56-12 (Min 67): Falemaka Tataguren entsegua eta Jonathan Braiken jaurtiketa (Campus Universitario Ourense)

63-12 (Min 72): Franco Di Filipporen entsegua eta Iker Carbajoren jaurtiketa (Hernani CRE)

AMAIERA: 63-12

 

SAILKAPENA

 

 

16. jardunaldiko laburpen bideoa.

Hernani Club Rugby Elkarteak euskararekiko duen konpromezuaren baitan eta publikatutako Landareko Hizkuntza Protokoloaren arabera, webguneko albisteak euskaraz publikatuko dira. Beste hizkuntzaren batean nahi izanez gero, itzultzaile neuronala erabil dezakezue.

0 comentarios

Enviar un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Azken albisteak

HCREren loteria.

HCREren loteria.

Eguberri on!! Gehienek jakingo duzuenez aurtengo gabonetako loteriaren zozketan jarritakoa itzultzea tokatu zaigu, hau da partizipazio bakoitzeko 4€. Bat baino gehiago galdetzen ari da zer egin...

Hernaniko Errugbi Elkartea Gipuzkoa Espetxean

Hernaniko Errugbi Elkartea Gipuzkoa Espetxean

Hernani Club Rugby Elkarteak (HCRE), Onura Publikoko Erakunde izanik, bere sorreratik izan du gizarteari zerbitzua emateko sena. Kirol arloan eskaini dezakeenaz gain, maila sozialean ere ateak...

Lokatzetan murgilduta, garaipena Landaren

Lokatzetan murgilduta, garaipena Landaren

Hernani Club Rugby Elkarteak bost puntu gehiago eskuratu ditu AVK Bera Bera taldea Landaren menderatu ostean, 38-3. Argazkia: KRONIKA Lehen faseko lehen bost partidak jokatuta, Hernani Club Rugby...