Itzuli nahi dugu!

2020, Oct 24

Aste luzea izan da Hernanin, baina heldu da momentua. Hernani CREko lehen taldeak gaur arratsaldean ekingo dio Marilerako bideari Ohorezko Mailara bueltatzeko helburuarekin. Aste osoan zehar aldaketa asko egon dira jokatzeko hiriaren inguruan, zelaiaren inguruan, ordutegiaren inguruan, baina denboraldi gogor eta ezohiko honetan sarritan ikusiko dugun egoera izango dela antzeman dezakegu. 

Partida erabakiorra bihar igandea jokatuko da, UAX Alfontso X Unibertsitateko zelaietan, Villanueva de la Cañadan arratsaldeko 14:00etatik aurrera. Jokalariak ilusioz gainezka hartu dute gorengo mailara bueltatzeko erronka, eta biharko partidan bultzatzeko indarrak ez dituzte faltako. Azken partida ofiziala HCREko lehen taldeak pasaden martxoaren 1ean jokatu zuen Burgosen eta hilabeteen prestakuntzaren ondoren, lehiaketari ekiteko ordua iritsi da.

Nola ez Hernani Club Rugby Elkarteko zale guztiak presente izango ditugu asteburu osoan zehar. Partida zalerik gabe jokatu beharko dugu ateak itxita, baina horrelako momentuetan eskaintzen diguzuen indarra presente izango da zelaian.   

 

Hona hemen biharko partidarako deialdia:

  1. Einar Arratibel
  2. Eneko Noriega
  3. Xabat Erroizenea
  4. Ugaitz Otaño
  5. Beñat Iradi
  6. Asier Arronategui
  7. Xabier Garmendia
  8. Jose Luciano Abecia
  9. Kepa Mijangos
  10. David Pelaz
  11. Iñaki Otaegi
  12. Mikel Perez
  13. Ekain Perera
  14. Martxel Aramendi
  15. Franco Di Filippo
  16. Santi Muñoz
  17. Peio Perez
  18. Anartz Elosegi
  19. Igor Etxeberria
  20. Mattin Collado
  21. Gorka Del Valle
  22. Mikel Bidegaray
  23. Beñat Ariceta

 

Azkenenik, biharko partida zuzenean jarraitzeko esteka hurrengoa izango da. Madrilgo Complutense Cisneros taldeari eskerrak eman nahi dizkiogu zuzeneko emankizuna egiteko eskaini diguten laguntzagatik.

 

Hernani Club Rugby Elkarteak euskararekiko duen konpromezuaren baitan eta publikatutako Landareko Hizkuntza Protokoloaren arabera, webguneko albisteak euskaraz publikatuko dira. Beste hizkuntzaren batean nahi izanez gero, itzultzaile neuronala erabil dezakezue.

0 comentarios

Enviar un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Azken albisteak

Hernaniko VII. Errugbi Inklusibo Txapelketa

Hernaniko VII. Errugbi Inklusibo Txapelketa

Errugbian berdinak gara Hernaniko VII. Errugbi Inklusibo Txapelketa Hernani Club Rugby Elkarteak VII. Inklusibo Txapelketa antolatu du datorren ekainaren 8rako. Azken edizioetako aurreko egiturari...

XX. Hernaniko Garagardo Azoka

XX. Hernaniko Garagardo Azoka

Karmele Larraza eta Aitor Moriano azokako arduradunek XX. Garagardoaren azoka, Atsegindegi plazan, ekainaren 6, 7, 8 eta 9an. Programazioak hainbat jarduera ditu. Heineken garagardotegiak...