«Ilusioz bultzatzen»

2020, Oct 5

Hernani Club Rugby Elkarteak 2020-2021 denboraldi berri eta ezohikoari ilusioz gainezka ekin dio. Azken hilabeteak oso gogorrak izan badira ere pairatzen ari garen osasun krisialdia dela eta, aurrera bultzatzen jarraitzeko indarrak ez dira eten Landare inguruan. Hori dela eta, «Ilusioz bultzatzen» abonatuen kanpaina berria jarri dugu martxan 2020-2021 denboraldiari begira.

 

Aurtengo berrikuntzen artean, abonatu txartela gure webgunean bertan egiteko aukera agertzen da eta horrela, gure webgunean eginez gero abonatu guztiek jasoko duzue zuen abonua etxean. Gure ilusio eta indar guzti horiek zaleei transmititu nahi dizkiegu dagoeneko prestatzen hasiak garen denboraldian. Osasun eta krisi egoera zailak kontuan hartuz, zuen laguntzarekin jarraitu nahiko genuke bultzatzen jarraitu ahal izateko.

 

[acordeon_button url=»https://hernanirugby.eus/eu/product/abonatuen-txartela/» color=»#FFFFFF» background=»#666666″ gradient=»#444444″ size=»normal» position=»none» target=»target=_blank» rel=»»]ABONATU ZAITEZ![/acordeon_button]

 

Baita ere, esan nahi dugu Landaren egin nahi duenak bere abonua hurrengo astelehenetik aurrera aukera izango duela bulegoko ordutegi barruan. Taldetik bertatik eta abonatuen kanpaina berri honen hasierarekin batera, zale guztieri eman nahi dizkizuegu eskerrak Hernani Club Rugby Elkartearengan duzuen konfiantza eta errespetuagatik.

 

Zalantza eta galdera guztiak argitzeko, abonatuak@hernanirugby.eus helbide elektronikoa zabaldu dugu laguntzaile guztiei behar bezalako atentzioa eskaintzeko.

Jarrai dezagun elkartea handitzen!


#BultzaHernani #HCRE
#HernaniClubRugbyElkartea

Hernani Club Rugby Elkarteak euskararekiko duen konpromezuaren baitan eta publikatutako Landareko Hizkuntza Protokoloaren arabera, webguneko albisteak euskaraz publikatuko dira. Beste hizkuntzaren batean nahi izanez gero, itzultzaile neuronala erabil dezakezue.

0 comentarios

Azken albisteak

Hernaniko VII. Errugbi Inklusibo Txapelketa

Hernaniko VII. Errugbi Inklusibo Txapelketa

Errugbian berdinak gara Hernaniko VII. Errugbi Inklusibo Txapelketa Hernani Club Rugby Elkarteak VII. Inklusibo Txapelketa antolatu du datorren ekainaren 8rako. Azken edizioetako aurreko egiturari...

XX. Hernaniko Garagardo Azoka

XX. Hernaniko Garagardo Azoka

Karmele Larraza eta Aitor Moriano azokako arduradunek XX. Garagardoaren azoka, Atsegindegi plazan, ekainaren 6, 7, 8 eta 9an. Programazioak hainbat jarduera ditu. Heineken garagardotegiak...