Ezin Aparejadores taldearekin

2020, Mar 2

Lehen taldeak 42 eta 7ko emaitzarekin itzuli zen Burgosetik 17. jardunaldiko partida jokatu eta gero.

Argazkia: Diego Pelaéz

Martxoko atsedenaldira iritsi baino lehen, Hernani CREko lehen taldeak ezin izan zuen albiste atseginekin amaitu. Burgoseko Aparejadores taldea hasierako minutuetatik aurreratu zen markagailuan eta hernaniarrek ezin izan zioten hasierako errentari eutsi. Horrela, 17. jardunaldia jokatuta, hiru garaipenera du promozioa Hernani Club Rugby Elkarteak.

Goizeko garaipena 23 urtez azpiko Atletico SS/Hernani CRE taldearekin etorri zen. Txuri-urdinek 20 eta 26 garaitu zituzten gaztelarrak eta etxerako buelta 4 puntu gehiagorekin egin zuten. Hori horrela, sailkapeneko 8. postua mantendu eta beheko taldeekin aldea handitu zuten garaipen honekin.

Markagailua:

5-0 (Min 13): Escutiren entsegua (UBU-Colina Clinic)

8-0 (Min 17): Carrioren zigor kolpea (UBU-Colina Clinic)

13-0 (Min 23): Aristemuñoren entsegua (UBU-Colina Clinic)

20-0 (Min 30): Maren entsegua eta Carrioren transformazioa (UBU-Colina Clinic)

ATSEDENALDIA

25-0 (Min 50): Rocariesen entsegua (UBU-Colina Clinic)

25-7 (Min 59): Eneko Noriegaren entsegua eta Loketi Manuren transformazioa (Hernani CRE)

28-7 (Min 62): Carrioren zigor kolpea (UBU-Colina Clinic)

35-7 (Min 74): Aristemuñoren entsegua eta Carrioren transformazioa (UBU-Colina Clinic)

42-7 (Min 77): Surumiren entsegua eta Carrioren transformazioa (UBU-Colina Clinic)

AMAIERA: 42-7

SAILKAPENA

Hernani Club Rugby Elkarteak euskararekiko duen konpromezuaren baitan eta publikatutako Landareko Hizkuntza Protokoloaren arabera, webguneko albisteak euskaraz publikatuko dira. Beste hizkuntzaren batean nahi izanez gero, itzultzaile neuronala erabil dezakezue.

0 comentarios

Azken albisteak

Hernaniko VII. Errugbi Inklusibo Txapelketa

Hernaniko VII. Errugbi Inklusibo Txapelketa

Errugbian berdinak gara Hernaniko VII. Errugbi Inklusibo Txapelketa Hernani Club Rugby Elkarteak VII. Inklusibo Txapelketa antolatu du datorren ekainaren 8rako. Azken edizioetako aurreko egiturari...

XX. Hernaniko Garagardo Azoka

XX. Hernaniko Garagardo Azoka

Karmele Larraza eta Aitor Moriano azokako arduradunek XX. Garagardoaren azoka, Atsegindegi plazan, ekainaren 6, 7, 8 eta 9an. Programazioak hainbat jarduera ditu. Heineken garagardotegiak...