Hernani Club Rugby Elkarteko talde barneratzaileak larunbatean jokatuko du ligako hirugarren partida Bilbon.
Hernaniko talde barneratzaileak denboraldiko hirugarren partida jokatuko du larunbat honetan Universitario Bilbao taldearen aurka. Getxo eta Gaztediren aurka borrokatu ondoren, aste honetan taldeko hirugarren taldeari bisita egingo diote hernaniarrek Bilbon bertan.
Partida honekin batera, ligako erdialdera iritsiko dira lau taldeak, beste hiru partida jokatzeke daudenean. Jarraian, Bultza Ligako egutegia uzten dizuegu bigarren itzuliko datak ikus ditzazuen:

Asteburua biribiltzeko, errugbi inklusiboaren aldeko bertso bazkaria izango da Astigarragako Ipintza sagardotegian. Bertan, Maialen Lujanbio eta Aitor Mendiluze bertsolariak ariko dira kantuan eguerdiko 14:00etan hasiko den bazkarian. Taldetik, herritar zein zale guztieri dei egiten diegu bertara gerturatu eta bazkari atsegin batez gozatzeko.
0 comentarios