Hilabete garrantzitsua aurretik

2020, Feb 10

Martxoko geldialdiaren aurretik lehen taldeak hiru partida garrantzitsu izango ditu denboraldiko helburuei begira.

Hernani Club Rugby Elkarteak hiru aste gogor ditu aurretik. Independiente Rugby eta U.E. Santboiana jasoko ditu Landaren Burgosera bidaiatu aurretik. Hiru partida erabakior hauen ostean, beste bi asteko geldialdia izango da. Hasteko, Santanderreko Independiente taldearen bisita jasoko dute larunbatean arratsaldeko 16:00tan. Joaneko partida 22 eta 21 amaitu zen Kantabrian.

Ondoren, otsailaren 23an zehazki, berriro ere Landaren jokatuko dute. 16. jardunaldian, U.E. Santboina jasoko du lehen taldeak beste partida erabakior bezain gogor batean. Joaneko partidarekin ez du zerikusi handia izango, Hernaniko taldea asko aldatu baita lehen itzulitik. Gainera oraingo jokoarekin talde indartsuei puntuak ateratzeko gai direla erakutsi dute.

Hiru aste hauek amaitzeko, Polidoriren gizonek Burgos bisitatuko dute. Beheko postuekin lehia bizian dagoen beste taldea da Burgos baina kasu honetan kantxa faktorea izango dute lagun. Aurreko urteetako partidek San Amaro zelai gogorra dela erakutsi dute eta esan bezala, horrek etxekoei egingo die mesede. Joanekoan, 24 eta 30 amaitu zen partida Landaren.

Ondoren, selekzioaren partidak direla eta, beste bi asteko geldialdia izango du taldeak. Atseden garrantzitsua egutegiari erreparatuz, ondoren Alcobendas, VRAC eta El Salvador taldeen aurka jokatu beharko dutelako. Lehen postuetan dauden hiru aurkari dira eta gainera, horietako bi partida Valladoliden jokatuko dituzte jarraian.

Hernani Club Rugby Elkarteak euskararekiko duen konpromezuaren baitan eta publikatutako Landareko Hizkuntza Protokoloaren arabera, webguneko albisteak euskaraz publikatuko dira. Beste hizkuntzaren batean nahi izanez gero, itzultzaile neuronala erabil dezakezue.

0 comentarios

Azken albisteak

HCREren loteria.

HCREren loteria.

Eguberri on!! Gehienek jakingo duzuenez aurtengo gabonetako loteriaren zozketan jarritakoa itzultzea tokatu zaigu, hau da partizipazio bakoitzeko 4€. Bat baino gehiago galdetzen ari da zer egin...

Hernaniko Errugbi Elkartea Gipuzkoa Espetxean

Hernaniko Errugbi Elkartea Gipuzkoa Espetxean

Hernani Club Rugby Elkarteak (HCRE), Onura Publikoko Erakunde izanik, bere sorreratik izan du gizarteari zerbitzua emateko sena. Kirol arloan eskaini dezakeenaz gain, maila sozialean ere ateak...

Lokatzetan murgilduta, garaipena Landaren

Lokatzetan murgilduta, garaipena Landaren

Hernani Club Rugby Elkarteak bost puntu gehiago eskuratu ditu AVK Bera Bera taldea Landaren menderatu ostean, 38-3. Argazkia: KRONIKA Lehen faseko lehen bost partidak jokatuta, Hernani Club Rugby...