Uretatik aterata

2019, Dic 16

Ohorezko Mailako taldeak denboraldiko lehen garaipena lortu zuen azken minutuetan partidari buelta eman ondoren.

Hernani Club Rugby Elkarteak lehen garaipena eskuratu zuen atzoko partidan Barça Rugbi taldeari azken minutuan irabaziz. Hernaniarren azken 10 minutu perfektuek partida erabat irauli zuten, 32 eta 31ko emaitzarekin amaitzeko. Horrela, gipuzkoarrek ligako lehen lau puntuak eskuratuta bizirik baino gehiago daudela erakutsi zuten Anoetan jokaturiko partidan.

Hernani CREak Landaren jokatu beharreko partida, Anoetako Miniestadioan jokatu zuen aurreko asteetako euriteen ondorioz. Partida hasiera ez zen uste bezalakoa izan, 4. minuturako Barça taldeak egin baizuen lehen entsegua. Transformazioarekin batera, 0-7ko markagailuarekin hasi zen partida.

17.minutuan, berriz, oreka itzuli zen Anoetara. Taldearen mugimendu bikainek David Pelaz jokalaria bakarrik utzi eta haren entsegu batekin iriki zuten markagailua. Gainera, Anartz Elosegiren jaurtiketak berdinketa jarri zuen markagailuan. Hortik aurrera, oreka mantendu zen jokoan beste berdinketa batekin aldageletara joateko. Atsedenaldian 12na.

Bigarren zati hasiera berriz, kataluniarrena izan zen. Hernanikoek beste kolpe batekin asmatu zuten baina partida erabat maldan gora jarri zen 10 minuturen faltan. Gainera, Mikel Imaz jokalaria kamillan atera behar izan zuten zelaitik kolpe gogor bat jaso ostean.

Hala ere, momentu horretan bertan ikusi zen Hernani CREko bertsiorik onena. Indarrez nagusituz, bi entsegu eta bi kolperen ondorioz 32 eta 31ko markagailuarekin eskuratu zuten garaipena. Azken minuteuan Loketi Manuren kolpeak eman zizkion puntuak talde gipuzkoarrari eta tentsioa eta isiltasuna nagusi izan ziren minutuen ondoren, irri eta algarez bete zen Anoetako zelaia.

Hernani Club Rugby Elkarteak ere azpimarratu nahi du zale guztiengandik jasotako berotasuna. Naiz eta etxeko partida Donostian jokatu, etxean bezela sentitu zen taldea eta hori harmailak bete zituzten zale eta herritarri esker izan zen.

Markagailua:

0-7 (Min 3): Cebrianen entsegua eta Guemesen transformazioa (FCBarcelona Rugbi)

7-7 (Min 15): David Pelazen entsegua eta Anartz Elosegiren transformazioa (Hernani CRE)

7-12 (Min 29): Ortizen entsegua (FCBarcelona Rugbi)

12-12 (Min 39): Igor Etxeberriaren entsegua (Hernani CRE)

12-19 (Min 42): Garciaren entsegua eta Guemesen transformazioa (FCBarcelona Rugbi)

15-19 (Min 49): Anartz Elosegiren zigor kolpea (Hernani CRE)

15-26 (Min 55): Zigor entsegua (FCBarcelona Rugbi)

18-26 (Min 63): Anartz Elosegiren zigor kolpea (Hernani CRE)

18-31 (Min 68): Naranjoren entsegua (FCBarcelona Rugbi)

25-31 (Min 75): Lander Meazaren entsegua eta Loketi Manuren transformazioa (Hernani CRE)

32-31 (Min 80): Igor Etxeberriaren entsegua eta Loketi Manuren transformazioa (Hernani CRE)

Hernani Club Rugby Elkarteak euskararekiko duen konpromezuaren baitan eta publikatutako Landareko Hizkuntza Protokoloaren arabera, webguneko albisteak euskaraz publikatuko dira. Beste hizkuntzaren batean nahi izanez gero, itzultzaile neuronala erabil dezakezue.

0 comentarios

Azken albisteak

Ohiko Batzar Orokorra

Ohiko Batzar Orokorra

-Eguna: 2024/07/13 -Lekua: Landare-toki, Giza Egoitza -Ordutegia:-10:00 Bertaratukoen izen hartzea-10:30 Bilera hasi ZERRENDAGAIA 1. SARRERA 2. 23-24 DENBORALDIAREN BALANTZEA Kirol batzordea...

Hernaniko VII. Errugbi Inklusibo Txapelketa

Hernaniko VII. Errugbi Inklusibo Txapelketa

Errugbian berdinak gara Hernaniko VII. Errugbi Inklusibo Txapelketa Hernani Club Rugby Elkarteak VII. Inklusibo Txapelketa antolatu du datorren ekainaren 8rako. Azken edizioetako aurreko egiturari...

XX. Hernaniko Garagardo Azoka

XX. Hernaniko Garagardo Azoka

Karmele Larraza eta Aitor Moriano azokako arduradunek XX. Garagardoaren azoka, Atsegindegi plazan, ekainaren 6, 7, 8 eta 9an. Programazioak hainbat jarduera ditu. Heineken garagardotegiak...