BULTZA liga igandean hasiko da

Nov 12, 2019 | Berriak | 0 Comentarios

Euskal Herriko BULTZA liga igandean hasiko du Hernani CREko talde barneratzaileak Getxoren aurkako partidarekin Landaren.

BULZA liga, Euskal Herri mailan duela 3 urte martxan jarri zen errugbi inklusiboko txapelketa aurrendaria da. Bertan, Euskal Herriko lau talde barneratzaileek parte hartzen dute tartean delarik Hernani CRE. Gainontzeko taldeak Gaztedi, Getxo eta Uni Bilbao dira eta horien guztien arteko elkarlanari esker abiatu eta aurrera egin du lehiaketak.

Gipuzkoarrek igande honetan ekingo diote ligari Landaren bertan. Aurkaria Getxoko errugbi taldea izango da. Partida, eguerdiko 12etarako aurreikusi dute eta parte hartzaile guztiek hirugarren denbora eder batez gozatzeko aukera izango dute Ipintza sagardotegian.

BULTZA liga proiektuak, errugbiaren baloreetan oinarriturik, gizartean aniztasun funtzionala duten pertsonen erabateko inklusioa sustatzea du helburu. Talde lana, baloreak, konpromezua eta errespetua landuz, harresiak apurtu nahi dituen liga partehartzaile eta mixtoa eraiki nahi izan dugu. Non, gurekin errugbian jolastu nahi duen pertsona oro, ongietorria den. 

Hernani Club Rugby Elkarteak euskararekiko duen konpromezuaren baitan eta publikatutako Landareko Hizkuntza Protokoloaren arabera, webguneko albisteak euskaraz publikatuko dira. Beste hizkuntzaren batean nahi izanez gero, itzultzaile neuronala erabil dezakezue.

0 comentarios

Enviar un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Azken albisteak

Garaipen handia denboraldia hasteko

Garaipen handia denboraldia hasteko

Landare Tokira gerturatu ziren zale guztion indarrarekin 15 eta 14 irabazi zion Hernanik Getxori trikoloreen estreinekoan. 2023-2024 denboraldia 2. jardunaldian hasi du Hernani Club Rugby Elkarteak atsedenaldiaren ondoren eta emaitza aldetik ona baina hobea izan da....

Alon Automotive Hernani M23

Alon Automotive Hernani M23

Irunen kokatuta dagoen ibilgailu industrialentzat ordezko piezen eta osagarrien arloko enpresa izango da bigarren urtez jarraian M23 taldearen babesle nagusia Hernani Club Rugby Elkartea 2023-20223 denboraldia hasteko prestaketa lanetan murgilduta dago eta bigarren...

Komunikatu ofiziala: Ordizia Rugby Elkartea II

Komunikatu ofiziala: Ordizia Rugby Elkartea II

Inguruko jokalarien fitxaketei buruz ORDIZIA RUGBY ELKARTEAK kaleratutako erantzuna aztertu ondoren, ulertzen dugu talde goierritarrak ez duela inongo asmorik bere jarrera edo fitxaketa politika aldatzeko. Beraz, Hernani Club Rugby Elkartearen aurreko komunikatuan...