Sub 23 taldeak ezin Cisnerosekin Landaren

Sep 23, 2019 | Berriak

19-38ko emaitzarekin irabazi zuten madrildarrek Landaren. Bigarren jardunaldiaren ostean, 8. dira Atletico SS-Hernani CREko gazteak.

Sevillako partida onari ezin izan zioten jarraipena eman Atletico SS-Hernani CREko jakalariek. Complutense Cisneros talde indartsuak fisikoki gehiago izan ziren eta etxeko taldearen baloi galtzeak bikain aprobetxatu zituzten puntuak biltzeko.

Bigarren zatian oraindik ere aldeak gehiago ireki ziren eta madrildarren 19-38ko markagailuarekin irabaztea lortu zuten. Momentuz, Atletico SS-Hernani CRE taldea lau punturekin jarraitzen du sailkapenean. Hurrengo partida larunbatean arratsaldeko 16:00etan izango dute, Altamiran Ordiziaren aurka. Sailkapena:

Hernani Club Rugby Elkarteak euskararekiko duen konpromezuaren baitan eta publikatutako Landareko Hizkuntza Protokoloaren arabera, webguneko albisteak euskaraz publikatuko dira. Beste hizkuntzaren batean nahi izanez gero, itzultzaile neuronala erabil dezakezue.

0 comentarios

Azken albisteak

Garaipen handia denboraldia hasteko

Garaipen handia denboraldia hasteko

Landare Tokira gerturatu ziren zale guztion indarrarekin 15 eta 14 irabazi zion Hernanik Getxori trikoloreen estreinekoan. 2023-2024 denboraldia 2. jardunaldian hasi du Hernani Club Rugby Elkarteak atsedenaldiaren ondoren eta emaitza aldetik ona baina hobea izan da....

Alon Automotive Hernani M23

Alon Automotive Hernani M23

Irunen kokatuta dagoen ibilgailu industrialentzat ordezko piezen eta osagarrien arloko enpresa izango da bigarren urtez jarraian M23 taldearen babesle nagusia Hernani Club Rugby Elkartea 2023-20223 denboraldia hasteko prestaketa lanetan murgilduta dago eta bigarren...

Komunikatu ofiziala: Ordizia Rugby Elkartea II

Komunikatu ofiziala: Ordizia Rugby Elkartea II

Inguruko jokalarien fitxaketei buruz ORDIZIA RUGBY ELKARTEAK kaleratutako erantzuna aztertu ondoren, ulertzen dugu talde goierritarrak ez duela inongo asmorik bere jarrera edo fitxaketa politika aldatzeko. Beraz, Hernani Club Rugby Elkartearen aurreko komunikatuan...