Lehen garaipenetik gertu etxeko estreinekoan

2019, Sep 23

Complutense Cisneros taldeak 20-21 irabazi zuen Landareko estreinekoan azken hiru minutuetan emaitzari buelta eman ondoren.

Hernani CRE-Atletico SS taldeak bikain ekin zion partidari. Bi golperen bitartez 6-0 aurreratu ziren gipuzkoarrak lehen minutuetan. Hala ere, madrildarrek hutsak baliatu zituzten eta atsedenaldira 6-15 joan ziren aurretik.

Atsedelandiaren ondoren, etxeko taldea berriro ere hobeto sartu zen zelaian eta 12-15 gerturatu zen markagailuan. Azken minutuetan, taldea 20-18 irabazten zegoela eta hiru minuturen faltan, Cisneros taldeak golpe batekin hiru puntu lortu eta partida itxi zuen garipen batekin. Taldeak, denboraldiko lehen puntua eskuratu zuen eta azken postutik ateratzea lortu du.

Orain, aste berezia dator. Hirugarren jardunaldian Altamira bisitatuko dugu denboraldiko lehen derbia jokatzeko.

Sailkapena bigarren jardunaldiaren ondoren:

Hernani Club Rugby Elkarteak euskararekiko duen konpromezuaren baitan eta publikatutako Landareko Hizkuntza Protokoloaren arabera, webguneko albisteak euskaraz publikatuko dira. Beste hizkuntzaren batean nahi izanez gero, itzultzaile neuronala erabil dezakezue.

0 comentarios

Azken albisteak

Ohiko Batzar Orokorra

Ohiko Batzar Orokorra

-Eguna: 2024/07/13 -Lekua: Landare-toki, Giza Egoitza -Ordutegia:-10:00 Bertaratukoen izen hartzea-10:30 Bilera hasi ZERRENDAGAIA 1. SARRERA 2. 23-24 DENBORALDIAREN BALANTZEA Kirol batzordea...

Hernaniko VII. Errugbi Inklusibo Txapelketa

Hernaniko VII. Errugbi Inklusibo Txapelketa

Errugbian berdinak gara Hernaniko VII. Errugbi Inklusibo Txapelketa Hernani Club Rugby Elkarteak VII. Inklusibo Txapelketa antolatu du datorren ekainaren 8rako. Azken edizioetako aurreko egiturari...

XX. Hernaniko Garagardo Azoka

XX. Hernaniko Garagardo Azoka

Karmele Larraza eta Aitor Moriano azokako arduradunek XX. Garagardoaren azoka, Atsegindegi plazan, ekainaren 6, 7, 8 eta 9an. Programazioak hainbat jarduera ditu. Heineken garagardotegiak...