Independiente – Hernani, Urumeako Kronikan

2018, Mar 5

2018/03/05 Astelehena

Independiente – Hernani, Urumeako Kronikan

David Pelaz y Oier Garmendia tratan de frenar a Lautaro Lualdi, FOTO:
Foto: Diario Montañes, Daniel Pedriza


Urrezko puntua, Santanderretik
61-33 galdu zuen atzo Hernanik, baina sailkapenerako puntua eskuratu dute bonus ofentsiboari esker. Azken aurrena da, sailkapenean.

HERNANI
2018/03/05 00:00 Astelehena
Partidu zaila zeukan aurretik Hernanik, eta ezin izan zion bueltarik eman; 61-33 galdu zuen Independienteren kontra, Santanderreko San Ro­man zelaian.

Dena den, sari txikia eskuratzea lortu zuen behintzat, bonus ofentsiboari esker. Ez dio lagundu bere aurretik dagoenari aurrea hartzen, baina azken aurreko postu hori atzean uzteko laguntza bat da; Getxok jarraitzen du azkeneko postuan.

Borrokatzera atera ziren bi taldeak, baina Independiente laugarren dijoa, eta hori zela­iean nabaritzen da. Borro­kaz betetako partidua izan zen, eztabaidatsua eta txartelez josia.

Hernanik, ordea, ezin izan zuen hori aprobetxatu, eta hasieratik aurrean izan zuen Independiente.

Bi asteko atsedena
Otsailean bezalaxe, bi asteko atsedena izango dute taldeek, eta lanerako aprobetxatu be­har­ko du Hernanik, El Salva­dor etxean hartu aurretik.
Estekak:
kronika.eus
kronika.eus
diariovasco.com
eldiariomontanes.es
independienterugbyclub
independienterugbyclub
Independiente-Hernani, argazkiak

Hernani Club Rugby Elkarteak euskararekiko duen konpromezuaren baitan eta publikatutako Landareko Hizkuntza Protokoloaren arabera, webguneko albisteak euskaraz publikatuko dira. Beste hizkuntzaren batean nahi izanez gero, itzultzaile neuronala erabil dezakezue.

0 comentarios

Azken albisteak

Hernaniko Errugbi Elkartea Gipuzkoa Espetxean

Hernaniko Errugbi Elkartea Gipuzkoa Espetxean

Hernani Club Rugby Elkarteak (HCRE), Onura Publikoko Erakunde izanik, bere sorreratik izan du gizarteari zerbitzua emateko sena. Kirol arloan eskaini dezakeenaz gain, maila sozialean ere ateak...