La Vila – Hernani, Urumeako Kronikan

2018, Ene 22

2018/01/22 Astelehena

La Vila – Hernani, Urumeako Kronikan


Borrokatzen segi beharko du, Hernanik
La Vilaren kontra galdu egin zuen atzo Hernanik Vilajoyosan, 24(b) eta 8; salbazioa zaildu zaio, azken aurreko postura jaitsita. Hurrengo partidua otsailean izango du; Gernikaren kontrako derbia.

HERNANI
2018/01/22 00:00 Astelehena
Ezer gutxi egiteko aukera izan zuen atzokoan Hernanik, Alacanteko La Vila taldearen kontra. Aurkari zuzenak izanik, salbazioa lortzeko garrantzitsua zen garaipena, bi taldeentzat, eta Hernanik ezin izan zion eutsi etxean eroso jokatu zuen La Vilari.

Hasieratik, atzetik
Giro eguzkitsua eta epela egiten zuen El Pantano ze­la­ian. La Vilakoak gustora, ze­laian ondo kokatuta hasi ziren jokatzen, eta baita ondo baino hobeto hasi ere! Zazpigarren minutuan lortu zuten etxe­koek aurreneko entsegua. Ez zuten transfromatu, ordea, eta berehala erantzun zuen Hernanik, zigor kolpe batekin 25garren minutuan.
Hernaniarrek argi zuten borrokara atera zirela, eta etxekoak estutzen saiatu ziren. Atsedenaldira, baina, bost eta hirukoarekin iritsi ziren.
Bigarren zatian tentsioak, indarrak eta irabazteko grinak gora egin zuten, eta herna­niarrek ezin izan zioten eutsi. Denboraren erdialdera iris­terako, La Vilak bi entsaio lortu zituen, eta horietako bat trans­formatu. Azken bost minu­tue­tan beste entsaio bat egin eta transformatzea ere lortu zuen.
Hernanik, ohi bezala, az­kenera arte borrokatu zuen, eta azken minutuan egin zuen entsaioa, mar­kagailua 24(b)-8 uzteko.
Estekak:
kronika.eus
diariovasco.com
diarioinformacion.com
mundodeportivo.com
as.com
agencias.abc.es
eldesmarque.com
ferugby.es
elconfidencial.com

Hernani Club Rugby Elkarteak euskararekiko duen konpromezuaren baitan eta publikatutako Landareko Hizkuntza Protokoloaren arabera, webguneko albisteak euskaraz publikatuko dira. Beste hizkuntzaren batean nahi izanez gero, itzultzaile neuronala erabil dezakezue.

0 comentarios

Azken albisteak

Hernaniko Errugbi Elkartea Gipuzkoa Espetxean

Hernaniko Errugbi Elkartea Gipuzkoa Espetxean

Hernani Club Rugby Elkarteak (HCRE), Onura Publikoko Erakunde izanik, bere sorreratik izan du gizarteari zerbitzua emateko sena. Kirol arloan eskaini dezakeenaz gain, maila sozialean ere ateak...