SilverStorm El Salvador – Hernani CRE, Urumeako KronikanSilverStorm El Salvador – Hernani CRE, en Urumeako Kronika

2016, Nov 21

2016/11/21 Astelehena

SilverStorm El Salvador – Hernani CRE, Urumeako Kronikan

Foto:Web El Salvador


kronika.eus
Ezer onik ez Hernanik, Valladoliden
Punturik gabe bueltatu ziren trikoloreak, El Salvadorren zelaitik, 48-8 galdu ondoren. Eta gainera, arazo fisiko asko izan zituzten hernaniarrek, partidu osoan zehar.

HERNANI
2016/11/20 00:00 Igandea
Partidu zaila eta gogorra zeu­kan Hernanik atzo, Valladoli­de­­ko Pepe Rojo zelaian; eta ezer onik ez zuen ekarri. Punturik gabe bueltatu ziren trikolo­re­ak, eta arazo fisiko asko izan zituzten, gainera. 48-8 galdu zuten, El Salvadorren kontra.
Borrokatu eta lehiatzeko gai izan ziren hernaniarrak, atsedenaldira arte. Baina etxe­koen mailak, esfortzu haun­dia egitera behartu zituen, eta indarrik gabe geratu ziren trikoloreak.
Hernani bat gutxiagorekin zegoela aprobetxatuz lortu zu­en aurreneko entsaioa El Sal­va­dorrek; eta zigor kolpe ba­te­kin erantzun Pello Perezek (7-3). Hortik aurrera, ordea, nagusi izan ziren etxekoak. Beraien abiadura eta baloia mugitzeko abilezia baliatuta, entsaio poli­tak egin zituzten, eta 31-3 jarri ziren, atsedenaldirako.

Entsaio bat, sari exkaxa
Bestelakoa izan zen bigarren zatia Hernanirentzat: nahi eta ezin. Nekeak eta partidu go­go­rrak, lesioekin arazoak ekarri zizkien; adibidez, min hartuta utzi behar izan zuen partidua Kepa Mijan­go­sek.
Lasaitu baino, ordea, bere­a­­ri eutsi zion El Salvadorrek, eta beste hiru entsaio egin zituen; zazpi guztira.
Partiduaren azkeneko mi­nu­tuetan iritsi zen, triko­lo­re­entzako poz bakarra: entsaioa lortu zuen Mikel Perezek. Sari ex­ka­­xa, ordea.
Datorren astekoa bai, par­tidu garrantzitsu horietakoa izan­go du Hernanik: Bartze­lo­naren ze­laian ariko da.
Estekak:
nosolopucela.blogspot.com.es
kronika.eus
valladolid.eldesmarque.com
diariovasco.com
diariodevalladolid.es
elnortedecastilla.es/fotos



21/11/2016 Lunes

SilverStorm El Salvador – Hernani CRE, en Urumeako Kronika

Foto:Web El Salvador

kronika.eus

El Hernani volvió de vacio del partido en el Pepe Rojo de Valladolid, que se esperaba que fuese duro y dificil. Tuvieron bastantes problemas fisicos y no consiguieron ningun punto bonus. perdieron 50-3 contra El Salvador.
Los hernaniarras se esforzaron por lograr algo positivo durante toda la primera mitad, pero el nivel de El Salvador exigía demasiada energia y a los tricolores no les llegaron las fuerzas.
EL Salvador lograba su primer ensayo cuando el Hernani contaba con un jugador menos, y el Hernani respondía por medio de Pello Perez (7-3). A partir de ahí, el equipo local se encargo de demostrar sus hablidades moviendo el balon y logrando buenos ensayos dejando 31-3 el marcador al final de esta primera parte.
La segunda parte el Hernani lo intento, pero no podía. El cansancio y las lesiones le trajeron bastantes problemas, asi Kepa Mijangos tenía que abandonar el partido debido a una lesión.
El Salvador no se relajo en esta segunda parte y lograba tres nuevos ensayos, siete en el total.
Casi hacia el final del partido Mikel Perez conseguia el ensayo del Hernani.
El próximo domingo si que el Hernani tendra que disputar un partido importante, sera en Barcelona contra el CF Barcelona.
Estekak:
nosolopucela.blogspot.com.es
kronika.eus
valladolid.eldesmarque.com
diariovasco.com
diariodevalladolid.es
elnortedecastilla.es/fotos



Hernani Club Rugby Elkarteak euskararekiko duen konpromezuaren baitan eta publikatutako Landareko Hizkuntza Protokoloaren arabera, webguneko albisteak euskaraz publikatuko dira. Beste hizkuntzaren batean nahi izanez gero, itzultzaile neuronala erabil dezakezue.

0 comentarios

Azken albisteak

HCREren loteria.

HCREren loteria.

Eguberri on!! Gehienek jakingo duzuenez aurtengo gabonetako loteriaren zozketan jarritakoa itzultzea tokatu zaigu, hau da partizipazio bakoitzeko 4€. Bat baino gehiago galdetzen ari da zer egin...

Hernaniko Errugbi Elkartea Gipuzkoa Espetxean

Hernaniko Errugbi Elkartea Gipuzkoa Espetxean

Hernani Club Rugby Elkarteak (HCRE), Onura Publikoko Erakunde izanik, bere sorreratik izan du gizarteari zerbitzua emateko sena. Kirol arloan eskaini dezakeenaz gain, maila sozialean ere ateak...

Lokatzetan murgilduta, garaipena Landaren

Lokatzetan murgilduta, garaipena Landaren

Hernani Club Rugby Elkarteak bost puntu gehiago eskuratu ditu AVK Bera Bera taldea Landaren menderatu ostean, 38-3. Argazkia: KRONIKA Lehen faseko lehen bost partidak jokatuta, Hernani Club Rugby...