Errugbi udalekuak

Hernani Club Rugby Elkarteak “errugbi udalekuak” antolatu ditu 2023ko uztailerako 2009 eta 2015 urte bitartean jaiotako haurrentzako. Horiek, astelehenetik ostiralera burutuko dira goizeko 9:30etatik eguerdiko 13:30etara Landaren. Hala ere, 9:00etatik-9:30etarako tartean edozein momentuetan umeak uzteko aukera egongo da eta berdin, 13:00etatik-13:30etarako bitartean, umeak jasotzeko aukera egongo da. 

Ekintza desberdinetaz gozatzeko aukera izango dute etxeko txikienek nahiz eta errugbian oinarritutako jokoez egon, mendi irteerak, ur jolasak edo txangoak ere izango dituzte.

Izen emateko esteka honetan egin beharko da maiatzaren 29a baino lehen: