U.E. Santboiana 27-14 Hernani CRE, Urumeako Kronikan


Hain gertu, eta hain urruti…
Alde nabarmenarekin atzetik egon ondoren, irabazteko aukera ere izan zuen Hernanik, azkeneko minutuetan; baina esku hutsik bueltatu zen
azkenean, Santboianaren zelaitik (27-14).

HERNANI
2018/10/29 00:00 Astelehena
Ez zen inoiz egon markagai­lu­an aurretik, eta hala ere, ira­bazteko aukera izan zuen Her­nanik atzo, azkeneko minu­tu­e­tan. Baina ez garaipen eta ez defentsako bonus, esku hutsik bueltatu ziren trikoloreak, Bal­­diri Aleu zelaitik, Santboiana­ren kon­tra galdu ondoren (27-14).
Putzuak eta lokatza izan zi­ren protagonista atzokoan, eta asko zaildu zuten jokoa, hasi­e­ratik. Aurreneko minutuetako berdintasuna, etxekoek hautsi zuten, baloiaren jabetza esku­ratuz, baina arrisku berezirik gabe. Zigor kolpe batekin har­tu zuten aurrea, ordu laur­de­na beteta, eta hortik hamar minutura hasi ziren zailta­su­nak, trikoloreentzat: bi joka­la­rik ikusi zuten txartel horia, eta ondo aprobetxatu zuten hori ka­taluniarrek, minutu gutxitan bi entsaio lortuta. Hori horrela, 17-0 iritsi ziren atsedenera.

Bigarren zatian, hobeto
Aurreneko zatiko momentu txarrak ahaztuta, hobeto hasi zuten bigarrena, hernaniarrek. Eta berehala gerturatu ziren mar­kagailuan, gainera, jokaldi klasikoarekin: bandako sakea bost metrora, maula eta en­tsa­­ioa (17-7). Zigor kolpe batekin aldendu zen Santboiana berri­ro (20-7), baina orduan, paperak aldatu zituzten: etxeko bi jo­ka­la­­riri erakutsi zien txartel ho­ria epaileak, eta bigarren en­tsa­ioa lortu zuen Hernanik, ha­mar mi­nuturen faltan (20-14). Era­so­ra jo zuten orduan, eta ba­zi­rudien ira­baz­teko aukera izan­go zutela; bai­na kontra­e­ra­so azkar bati esker, par­ti­dua itxi zuen Santboianak (27-14).

Estekak:

uesantboiana.com/
kronika.eus
sport.es
diariovasco.com