Bosgarren postuan amaitu dute hernaniarrek estatuko 23 urtez azpiko fase erregularra. Orain, brontzezko kopa jokatuko dute CAU Valenciaren aurka, Landaren
2021-2022 denboraldi hasierako albiste onenetako bat izan zen M23 taldeak estatuko liga jokatzeko aukera izango zuela eta fase erregularreko 18 jardunaldiak amaituta, HCREko harrobiak lan ona baino hobea egin du. Guztira 16 partida jokatu ditu hernanik, bi jardunaldietan atsedena izan baitzuen, eta sailkapen nagusian 8 partida irabazi eta 8 galdutako ageri dira. Gainera, urrezko kopa jokatzeko sailkatu diren El Salvador eta Moyua Ordiziari irabazi dion talde bakarra izan da Hernani CRE.
Talde oso gaztea izan du hernanik, gehienak M18 taldetik igo berriak eta horrek oraindik eta emaitza hobeagoa egin du fase amaiera honetan. Lesioak ugariak izan dira lehiaketaren hilabete guztietan eta entrenatzaileek deialdiak betetzeko lanak izan dituzte baina Landarera itzuli zirenetik otsailaren 26ean, aurrera pausu bat eman zuten joko zein emaitza aldetik itxura bikaina emanez.
Aipatu beharra dago, Ordiziako Altamiran eta Zarautzeko Astin bi partida jokatu zituztela etxeko talde bezala egutegian aldaketak eskatuz uholde hilabeteetan Hernanitik urrun 7 jardunaldi jarraian jokatzeko.
Aste Santua pasata, zilarrezko kopa jokatuko du Hernanik bi multzoetako 5. eta 6. postuetan amaitutako taldeekin partida bakarrera. Hau da, apirilaren 23 eta 24ko asteburuan A multzoko 6. postuan gelditu den CAU Valencia hartuko dute Landaren (igandea 24, 12:00) eta hau irabaziz gero, Barça Rugbi edo Bizkaia Gernika RTaren irabazlearen aurka jokatuko lukete trikoloreek. Aldiz, galduz, partida berbereko galtzailearen aurka ariko lirateke apirilaren 30eko asteburuan.
BRONTZEKO KOPA
BARCA RUGBY (5.na A taldean) vs BIZKAIA GERNIKA RT (6.na B taldean)
HERNANI CRE (5.na B taldean) vs CAU VALENCIA (6.na A taldean)