Landareko eta Zubipeko gabeziak bideratzeko hitzarmen berria

2022, Mar 22

Landaren eta Zubipen gutxienez 2 milioiko inbertsioak egiteko hitzarmena sinatu dute gaur Hernaniko Udalak, Club Deportivo Hernanik eta Hernani Club Rugby Elkarteak

Hernaniko Udalak, CD Hernanik eta Hernani Club Rugby Elkarteak Zubipe eta Landare-Toki kirol instalazioetan inbertsioak egiteko hitzarmen berria sinatu dute eguerdian Hernaniko Udaletxean. Hiru aldeek urtebete luze zeramaten lanean eta ideiak paperean irudikatu ondoren, bidea irikitzen da behin betiko bi elkarteek dituzten arazoei amaiera emateko.

Hernani Club Rugby Elkarteak Udal Gobernuari zein gainontzeko Udal Taldeei eskerrak eman nahi dizkie bide honetan eman eta eskainitako laguntza eta lanagatik. Hitzarmen hau urte luzeetako lanaren ondoren etorri da. Sinadurak mahai gainean jarri ondoren, hiru aldeek elkarlanean adostutako proiektua aurkeztuko da Ur Agentzian.

Hernani Club Rugby Elkarteko Joxe Kurutz Elosegi Estebez Lehendakaria pozik agertu da Udaletxean eginiko agerraldian. «Poz handiz hartzen dugu pausu hau. Arazo handiena uholdeak dira, urgentziaz konpondu beharrekoa baina barruan dauden instalazioen egoera ere. Guzti honekin hasiera emango zaio proiektuari».

Hernani Club Rugby Elkarteko Joxe Kurutz Elosegi Estebez Lehendakaria hitzarmena sinatzen.

Hernani Club Rugby Elkarteak euskararekiko duen konpromezuaren baitan eta publikatutako Landareko Hizkuntza Protokoloaren arabera, webguneko albisteak euskaraz publikatuko dira. Beste hizkuntzaren batean nahi izanez gero, itzultzaile neuronala erabil dezakezue.

0 comentarios

Enviar un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Azken albisteak

HCRE lehendakaritzarako hauteskundeak.

HCRE lehendakaritzarako hauteskundeak.

Klubaren Batzarkide estimatua : Klubaren Zuzendaritza Batzordearen Lehendakaritza Arduraren izenean zera adierazten dizut; egun diharduen Estatuko Araudiaren hildotik, aurten urte olinpikoa...