Kronikarekin hitzarmen berria

2022-2023 denboraldirako hitzarmena adostu du Hernani Club Rugby Elkarteak Kronikarekin

Hernani Club Rugby Elkarteak hitzarmen berria sinatu du Kronikarekin datorren irailean hasiko den 2022-2023 denboraldirako. Errugbi elkartearen eta Kronikaren helburua betidanik izan da herriko elkarteekin harremana estutzea, eta hori da hitzarmen berri honetan bi aldeek islatu nahi izan dutena. Joan den astean bildu ziren Kronikako ordezkariak HCREko Joxe Kurutz Elosegi Estebez Lehendakariarekin, aurreko hilabeteetan elkarlanean landutako hitzarmena sinatzeko.

https://kronika.eus/urumea/1652708604458-cd-hernanik-eta-hcrek-hitzarmena-sinatu-dute-kronikarekin