IV. Inklusibo Txapelketa

2021, Jun 16

Larunbatean jokatuko da IV. Inklusibo Txapelketa Hernanin, lehena lizentzia federatuarekin

Hernani Club Rugby Elkarteak antolatuta, Inklusibo Txapelketaren laugarren edizioa jokatuko da larunbat honetan hilak 19 Landaren, goizeko 11:30etatik aurrera. Aurtengoaren kasuan, Getxo Rugby Taldea izango da gonbidatua. Partidaren amaieran sari banaketa egongo da, eta bertan, Ane Ibarburu Hernaniko Kirol Zinegotzia, Tomas Epalza Euskal Errugbi Federazioko Lehendakariordea eta Joxe Kurutz Elosegi Hernani Club Rugby Elkarteko Lehendakaria egongo dira, txapeldunei dominak eta merezitako txapela banatzen.

Pandemiaren egoeragatik Landareko zelaietara itzultzen azkenak izan badira ere, talde barneratzaileak eman du denboraldiko berririk garrantzitsuena. Urte luzez lanean egon ondoren, Euskal Errugbi Federazioak (EEF-FVR) lizentzia federatiboa egitea onartu du, horrek dakarren guztiarekin. Hori horrela, larunbatean Landaren jokatuko den partida, estatu osoan barneratzaile fitxarekin jokatuko den lehen partida izango da. Hau da, akta ofiziala, Federazioak jarritako epailea eta egitasmoa aurrera eraman duten taldeek adostutako legeak besteak beste.

Covid 19a dela eta, Euskal Errugbi Federazioak antolatuko zuen Bultza Liga urtebete atzeratuko da eta horregatik, IV. Inklusibo Txapelketako partida izango da guztietatik ofizialki jokatuko den lehena. Ondo bidean, eta pandemia egoerak aldaera handirik ez badu, hurrengo denboraldian jokatuko litzake lehen Bultza Liga ofiziala.

Larunbateko txapelketan, Landare-Tokiko instalazioak ezingo ditu ateak ireki eta hortaz, ikuslerik gabe jokatu beharko da. IV.Inklusibo Txapelketaren ondoren, talde barneratzaileak beste bi topaketa jokatzea du helburu denboraldi atipiko hau amaitzeko asmotan.

Hernani Club Rugby Elkarteak euskararekiko duen konpromezuaren baitan eta publikatutako Landareko Hizkuntza Protokoloaren arabera, webguneko albisteak euskaraz publikatuko ditu. Beste hizkuntzaren batean nahi badituzue, itzultzaile neuronala uzten dizuegu.

Hernani Club Rugby Elkarteak euskararekiko duen konpromezuaren baitan eta publikatutako Landareko Hizkuntza Protokoloaren arabera, webguneko albisteak euskaraz publikatuko dira. Beste hizkuntzaren batean nahi izanez gero, itzultzaile neuronala erabil dezakezue.

0 comentarios

Enviar un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Azken albisteak

HCRE lehendakaritzarako hauteskundeak.

HCRE lehendakaritzarako hauteskundeak.

Klubaren Batzarkide estimatua : Klubaren Zuzendaritza Batzordearen Lehendakaritza Arduraren izenean zera adierazten dizut; egun diharduen Estatuko Araudiaren hildotik, aurten urte olinpikoa...