2016/10/17 Astelehena
Hernani-Santboiana, Urumeako Kronikan
Hortzak ederki estututa ere, nahi eta ezin
Espero zen, eta hala izan zen: ikaragarrizko partidu gogorra jokatu zuen atzo Hernanik Landaren, Santboianaren kontra. Une oro borrokan eta erasoari eutsiz aritu zen, baina 17-34(b) galdu zuen.
HERNANI
2016/10/17 00:00 Astelehena
Aurreneko minutuetan bata bestearen jokoa aztertzen aritu ondoren, Santboiana izan zen erasora jotzen aurrenekoa, 16garren minutuan. Guztira egingo zituen sei entsaioetan lehendabizikoa egin zuen; 17-34, bonusa eta guzti irabazi zuen.
Borroka, azkenera arte
Denera sei entsaio egin zituen Santboianak, baina Hernanik, beti bezala, azkenera arte eutsi zion lehiari, etsi gabe.
Aurreneko zatian hiru entsaio egin zituen Santboianak, eta bi transformatu. Hernanik hiru puntu besterik ez zituen lortu, Anartz Elosegiren zigor kolpe bati esker.
Bigarren zatian abilago ibili ziren etxekoak. Markagailuak 3 eta 19koari eutsi zion puska batean; Hernanik egindako defentsa lan onari esker. Eta 50garren minutuan, Santboianari zigorra iritsi zitziaon: tarjeta horia, eta Hernaniren aldeko zigor entsaioa. Anartz Elosegik transformatu zuen berriro ere; 10-19. Santboianak, ordea, bi entsaiorekin erantzun zuen.
Orduantxe estutu zituzten benetan hortzak, etxekoek; Iñaki Leoneten entsaioa eta Igor Genuaren transformazioarekin bukatu zen partidua; 17-34. Baina dagoeneko, garaipena galdua zegoen.
Estekak:
kronika.eus
ferugby.es
marca.com
mundodeportivo.com
Hernani-Santboiana-2016-10-16 argazkiak:
Hernani-Santboiana, en Urumeako Kronika

Enlaces: