Eraginkorra izatea zer den…
Defentsako lana oinarri hartu, eta 8-6 nagusitu zitzaion Hernani, Burgosi, atzo Landaren.
HERNANI
2018/10/07 00:00 Igandea
Ez zen nagusi izan Hernani atzo, Landaren, Burgosen kontrako partiduan. Baina defentsa lanetan indartsu aritu, eta behar izan zuenean erasora jo eta puntuak eskuratuta, garaipena etxean gelditzea lortu zuten trikoloreek (8-6).
Ondo hasi zuten partidua hernaniarrek, eta Burgosen zelaian jokatu ziren aurreneko minutuak. Are gehiago, kontrarioen akatsak aprobetxatu, eta 10garren minutuan lortu zuten aurreneko entsaioa, baloia ondo mugitu ondoren (5-0).
Hortik aurrera, ordea, oso bestelakoa izan zen partidua. Burgosek hartu zuen baloiaren jabetza, eta berak izan zituen aukera garbienak, aurreneko entsaioa lortzeko: 14garren eta 31garren minutuetan, esaterako, oso gertu izan zuen, eta juxtu juxtu lortu zuen gelditzea, Hernanik. Zigor kolpe bat izan zen, ordea, lortu zuten sari bakarra. Trikoloreei, aldiz, akatsek ez zieten uzten, aurrera egiten. Horrela, markagailu exkaxarekin iritsi ziren atsedenaldira (5-3).
Trabatuta hasi zen bigarren zatia ere, eta sufritzea tokatu zitzaion Hernaniri, berriro ere. Aurretik jartzeko zigor kolpe bat izan zuen berehala Burgosek, baina huts egin zuen. Bigarren aukera, ordea, ez zuten galdu, eta 74garrenean aurreratu ziren kanpokoak, beste zigor kolpe batekin (5-6).
Akaso orduan zapaldu zuen Hernanik, bigarren zatian aurrenekoz, Burgosen zelaia. Ez zuen gehiago behar izan, ordea. Indar guztiekin erasora jo, Burgosen 22 metroko marra gainditu, zigor kolpea lortu, eta bikain gauzatu zuen Anartz Elosegik, 8-6koa jarri eta lau puntuak Hernanin geratzeko.
Estekak:
ferugby.es
burgosconecta.es
as.com
elcorreodeburgos.com
diariovasco.com
Fotos Hernani CRE-UBU Colina Clinic, diariovasco.com
rugbyspain.com
burgosdeporte.com
noticias.bles.com
noticiasdegipuzkoa.eus
/sportberri.com
Hernani CRE-UBU Colina Clinic, fotos:Nekane Galarza
aparejadoresrugbyburgos.org