2019/03/20 Asteaskena
Hernani Club Rugby Elkartetik eskerrak eman nahi dizkiogu Hondarribiako Klink elkarteari
Hernani Club Rugby Elkartetik eskerrak eman nahi dizkiogu Hondarribiako Klink elkarteari bere bazkari solidarioan gure Inklusibo egitasmoa kontuan hartzeagatik.
Eskerrak eman nahi dugu horren egun zoragarria pasatzeko aukera emateagatik. Gure lana zelai barruan egiten den lanean oinarritzen den arren, horrelako ekintzak (zelaitik kanpokoak) izugarrizko balioa daukate taldea erabat sendotzeko.
Eskerrak eman ekintza honen ondorioz jasoko dugun laguntza ekonomikoarengatik. Bertan lortu zen diruari erabilera egokia ematearen ardura hartzen dugu eta ekainerako prestatzen ari garen errugbi barneratzaileko hirugarren txapelketarako babes paregabea izango delakoan gaude.
Azkenik, jasotako diruaz gain, larunbatean bizitutakoak gure proiektua Bidasoa aldean ezagutzera emateko balio izan du eta ziur gaude ekintza honen oihartzunak gure taldea handitzeko balioko duela.
Ikusi daitekeen moduan gauza asko dauzkagu Klink elkarteari eskertzeko. Gure 3 urtetan 2. aldia da bertaratzeko aukera izan duguna eta espero dugu aurrerantzean era batera edo bestera elkar lanean aritzeko aukera izatea.