HCRE Bultza Liga hasteko prest

2022-2023 denboraldiko Bultza Liga igandean hasiko du Hernanik Getxoren aurkako Igela cup partidarekin

Iraila hasieran Cullerara eginiko bidaiaren ondoren, igande honetan hasiko du Hernani Club Rugby Elkarteko taldea barneratzaileak Euskal Errugbi Federazioak antolatutako Bultza Liga. Kasu honetan, Getxo Rugby Taldea hartuko du Landaren goizeko 11:00etatik aurrera eta aurreko urteko partidari jarraipena emanez, Igela Cup bezala izendatu da hori-beltzen aurkako partida.

Liga hasiera honetan, aurreko denboraldian baina talde bat gehiago izango da, Iruñea, eta baliteke azken orduan ere Olagarro taldea ere Bultza Ligan izatea. Egutegian ikus daitekeen bezala, talde guztiek jokatuko dute gainontzeko guztien aurka bai etxean zein kanpoan eta txapelketari amaiera emateko azken jardunaldia bateratua izango da.