Garaipenetik gertu

2019, Oct 7

Hernani CRE-Atletico SS taldea berriro ere gaipenetik puntu batera gelditu zen Independienteren aurkako partidan.

Ligako laugarren jardunaldiak porrota utzi zuen Independiente Rugby taldearen aurka. Bigarren aldiz denboraldi honetan, puntu bakarraren aldiagatik ihes egin zuen garaipenak. Azken 20 minutuetako joko onak markagailuan gerturatzea ekarri zuen baina azken minutuetako ensaio batek, 21 eta 20ko emaitza utzi zuen Santanderren. Hala ere, denboraldiko bigarren puntua itzuli ziren etxera.

Hernaniarrak hasiera hasieratik oso sartuta ekin zioten partidari eta lehen zati gogor baten ostean, atsedenaldira 7 eta 10eko aldeko markagailuarekin joan ziren. Iñaki Otxotorenaren entsegu batek eta Santiago Muñozen bi golpeek lortu zituzten hernaniarren puntuak.

Bigarren zatiko hasieran berriz, etxeko taldeak izan zen nagusi. Minutu on batzuekin, 21-10 aurreratzea lortu zuten. Gainera, esan beharra dago, atseden askoko partida izan zela eta partidak ez zuela inolako jaberik izan. 15 minutu falta zirela partida amaitzeko, Mattin Collado eta Eric Goñiren entseguek utzi zuten amaierako 20-21eko emaitza.

Taldeak aurreko asteko itxura aldatu eta jokoan hobekuntza nabaria erakutsiz, garaipena oso gertu dagoela aldarrikatu zuten. Hurrengo astean atsedenaldia izango da eta bi aste barru, U.E. Santoianaren zelaian jokatuko dugu.

Hasierako lerroketa:

  1. NORIEGA, Eneko
  2. OTXOTORENA, Iñaki
  3. IRADI, Beñat
  4. ABECIA, Jose Luciano
  5. ASTARLOA, Oscar
  6. PELAZ, David
  7. MIJANGOS, Kepa
  8. PEREZ, Mikel
  9. MUÑOZ, Santiago
  10. PEREZ, Pello
  11. ARICETA, Beñat
  12. COLLADO, Mattin
  13. ETXEBERRIA, Igor
  14. BIDEGARAY, Mikel
  15. GOÑI, Eric

Hernani Club Rugby Elkarteak euskararekiko duen konpromezuaren baitan eta publikatutako Landareko Hizkuntza Protokoloaren arabera, webguneko albisteak euskaraz publikatuko dira. Beste hizkuntzaren batean nahi izanez gero, itzultzaile neuronala erabil dezakezue.

0 comentarios

Enviar un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Azken albisteak

HCRE lehendakaritzarako hauteskundeak.

HCRE lehendakaritzarako hauteskundeak.

Klubaren Batzarkide estimatua : Klubaren Zuzendaritza Batzordearen Lehendakaritza Arduraren izenean zera adierazten dizut; egun diharduen Estatuko Araudiaren hildotik, aurten urte olinpikoa...