Garaipena baina gehiago etxeko itzuleran

2022, Mar 7

2021-2022 denboraldia gogorra izaten ari da Landareko zelaiari dagokionez, eta itzulerako partidan Hernanik erraz nagusitu zen.

Hernani Club Rugby Elkarteak garaipenak biltzen jarraitzen du 2021-2022 denboraldiko bigarren itzuli honetan baina asteburu honetako puntuak, bereziki garrantzitsuak izan dira trikoloreentzat. Lau hilabeteren ondoren, Ohorezko B Mailako partida jokatu zen Landare-Tokin eta bertan bizi izan ziren emozio eta sentimenduak apartak izan ziren. Polidoriren mutilek 33 eta 7ko emaitzarekin irabazi zuten Vithas Gaztedien aurka.

Hasieratik nagusitu ziren trikoloreak 6. minutuan Anartz Elosegiren entseguari esker. Eskura abiadura bizian jokatzen zelairatu ziren etxekoak eta horri esker abantaila eskuratu zuten minutu gutxitan. Atsedenaldira iritsi aurretik, beste entsegu bat lortu zuten. Minutuak pasata, Hernanik errenta mantentzea lortu zuen bigarren zatian beste hiru entsegu lortu arte. Igor Etxeberriak, Eneko Garciak eta 71. minutuan epaileak emandako zigor entsegu batetik etorri zien 33 puntuak.

Garaipen berezi honen ondoren, bi partida jokatuko ditu HCREak etxetik kanpo. Larunbat honetan arratsaldeko 16:00etatik aurrera, Ourensera bidaiatuko dute eta astebete beranduago Atxurizubi zelaira joango dira Uribealdearen aurka indarrak neurtzeko.

Partidako argazki guztiak hurrengo estekean:

https://photos.app.goo.gl/VR63u99vFhnMkGMY9

MARKAGAILUA:

7-0 (Min 6): Anartz Elosegiren entsegua eta Beñat Aricetaren jaurtiketa (Hernani CRE)

12-0 (Min 19): Jon Ander Zapiainen entsegua (Hernani CRE)

ATSEDENALDIA

19-0 (Min 47): Igor Etxeberriaren entsegua eta Beñat Aricetaren jaurtiketa (Hernani CRE)

26-0 (Min 71): Zigor entsegua (Hernani CRE)

26-7 (Min 74): Shane Olckersen entsegua eta Josu Carrilloren jaurtiketa (Vithas Gaztedi RT)

33-7 (Min 79): Eneko Garciaren entsegua eta Beñat Aricetaren jaurtiketa (Hernani CRE)

AMAIERA: 33-7

Hernani Club Rugby Elkarteak euskararekiko duen konpromezuaren baitan eta publikatutako Landareko Hizkuntza Protokoloaren arabera, webguneko albisteak euskaraz publikatuko dira. Beste hizkuntzaren batean nahi izanez gero, itzultzaile neuronala erabil dezakezue.

0 comentarios

Enviar un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Azken albisteak

HCRE lehendakaritzarako hauteskundeak.

HCRE lehendakaritzarako hauteskundeak.

Klubaren Batzarkide estimatua : Klubaren Zuzendaritza Batzordearen Lehendakaritza Arduraren izenean zera adierazten dizut; egun diharduen Estatuko Araudiaren hildotik, aurten urte olinpikoa...