EUSKARALDIA 2025

Landaren aurten ere Euskaraldian parte hartzea erabaki dugu. Horrela, urte hauetan, Klubak euskararekiko erakutsi duen konpromisoa berretsi nahi dugu.

Klubean, hizkuntza ohiturak aldatzeko, aliatu izango ditugun jokalarien zerrenda osatu dugu, hamaikakoa izan beharrean hamabostekoa. Partida honetan, aurrean dugun aurkaria gogorra izan arren, jokoan erresistentzia, indarra eta teknika erabil ditzagun euskara lehendabiziko mailara igotzeko.

Landareko euskara batzordearen helburua, hizkuntza ohituren inertziak astindu eta denok euskara gehiago erabiltzeko urratsak ematea da.

Jakitun gara, eraldaketarako ez direla ezinbestean proiektu eta ekintza ikaragarriak behar, maiz handitasuna txikitasunetik lortzen delako. Izan gaitezen, beraz, ekintzaile, beti horrela egin izan dut leloa gaindituz eta ekimen xumeei ekinez, gauza txikiak aldatuz eta, betiere, egiten dugun guztian ilusio jarriz. Umiltasunez, kontraesanak ametituz, azken finean, euskararekin landareko komunitatean gertatzen dena, gizartearen isla da. Helburua asnasgune izatea da, baina pausu txikiak emanez. Izan gaitezen erreferente Hernaniko euskararen unibertsoan…

Bultza euskara, elkar mugituz egingo dugu!

HCREko Euskara Batzordea