Asteburu honetan, Emakumezkoen taldeak eta M14 taldeak Euskal Ligetako finalak jokatuko dituzte Elorrion eta Gasteizen
Emakumeek liga erregularra amaituta, Euskal Ligako kopako finala jokatuko dute larunbatean arratsaldeko 16:00etan Elorrioko San Roke Zelaian. Egun horretarako Euskal Errugbi Federazioak maila guztietarako finalak antolatu ditu eta arratsaldean izango da emakume trikoloreen txanda. Kasu honetan, Donostiako Bera Berako emakumeak izango dituzte aurrean eta ligako partidetan talde bakoitzak garaipen bana lortu zuen. Donostian jokatutako partidaren bi argazki atxikitzen ditugu.
M14 taldeak berriz, Gipuzkoako Liga irabazi ondoren, gainontzeko lurralde historikoen irabazleen aurka ariko da larunbatean Gasteizen. Hazparne eta Valladoliden partida gogorrak jokatu ondoren iritsiko dira gazte trikoloreak Lakuan beste garaikur bat eskuratzeko. Bizkaiko eta Arabako txapeldunen aurka ariko dira hernaniko gazteak. Goizeko 10:30etan Getxoren aurka ariko dira eta eguerdiko 12:00etan Gaztediren aurka.
Bestetik, M16 taldeak Landaren jokatuko du larunbatean goizeko 11:00etan lagunarteko partida Durango Rugby Taldearen aurka. Datorren astean berriz, bai M16 eta bai M18 taldeak Madrilera joango dira Cisneros taldeak antolatutako errugbi zazpi txapelketan parte hartzera.