Eibar RT – Hernani CRE KronikanEibar RT – Hernani CRE en el Kronika

2014, Oct 13

2014/10/13 Astelehena

Eibar RT – Hernani CRE Kronikan

Urumeako Kronika


Garaipena eta bonusa, konfiantza hartzeko

Hernanik garaipen erosoa lortu zuen atzo, Eibarren zelaian (0-29). Berehala lortu zituzten aurreneko bi entseguak, eta defentsan oso ordenatuta, bikain gelditu zituzten eibartarren erasoak.

HERNANI
2014/10/13 00:00 Astelehena
Indartsu hasi du Hernanik, Emakumezkoen Euskal Liga. Tarte haundiarekin irabazi zioten atzo Eibarri (0-29), Unbe zelaian, eta erakutsi zuten maila badutela oraindik, jokalari asko galdu dituzten arren.
Berehala lortu zituzten au­rre­neko bi entseguak, 10ga­rren eta 15garren minutuetan. Marka­gailuan 0-10 jartzeak lasaita­suna eman zien, Iñaki Larra­ren jokalariei: «behar­bada, erlaxatu ere egin gara, eta Eibarrek lanak eman diz­kigu», zioen entrenatzaileak, partidua bukatuta.
Defentsan, «oso ordenatuta»
Defentsari esker eutsi zioten hernaniarrek, Eibarren borro­kari: «oso ordenatuta defen­ditu dugu, oso serio».
Egindako akatsak konpon­du zituzten atsedenalditik bueltan, eta beste bi entsegu lortu zituzten. Erasoko bonusa ere lortuta, aldaketak egiteko aukera izan zuen Larrak.
Hortik bukaerara, gehiago presionatu zuten eibartarrek, baina ondo eutsi zuen Herna­nik, eta kontraerasoan lortu zuen bosgarren entsegua.
Partidu garrantzitsua, taldea non dagoen jakiteko
Ligako talde ahulenetakoa da Eibar, eta hurrengo partidua izango da garrantzitsuagoa Hernanirentzat, non egon daitekeen jakiteko: La Unica­ren kontra, Landaren.13/10/2014 Lunes

Eibar RT – Hernani CRE en el Kronika

traducción

Urumeako Kronika


Triunfo y bonus para coger confianza.

Comoda victoria del Hernani ayer en el campo del EIbar. (0-29)
Los dos primeros ensayos los lograron de forma rápida, para luego frenar las acometidas del Eibar con una defensa muy orrdenada

HERNANI
2014/10/13 00:00 Astelehena
Ha comenzado fuerte la Liga Vasca femenina el Hernan Venció al Eibar por diferencia (0-29), en el campo de Unbe demostrando que aún mantiene un buen nivel pese a la baja de varias de sus jugadoras..
Los dos primeros ensayos los logro de forma rápida, en los minutos 10 y 15. Tener el marcador 0-10 les dió mucha tranquilidad, a las jugadoras de Iñaki Larra » quizá nos hemos relajado y el Eibar nos ha dado más trabajo» comentaba al acabar el partido el entrenador.
Defensa «muy ordenada»
Gracias a la defensa contuvieron las hernaniarras el empuje del Eibar «defendimos de manera muy ordenada y seria»
Los errores cometidos los enderezaron a la vuelta del descanso logrando dos ensayos mas, consiguiendo así el bonus ofensivo , y pudiendo Larra hacer ademas cambios en el equipo.
Las eibartarras presionaron más a partir de ese momento , pero fueron frenadas por el Hernani, que consigió su quinto ensayo en las postrimerias del partido.

Partido importante para saber a que nivel está el equipo.
El Eibar es el equipo más flojo de la liga y el próximo partido frente a La Unica en Landare será fundamental para saber en que nivel se encuentran.

Hernani Club Rugby Elkarteak euskararekiko duen konpromezuaren baitan eta publikatutako Landareko Hizkuntza Protokoloaren arabera, webguneko albisteak euskaraz publikatuko dira. Beste hizkuntzaren batean nahi izanez gero, itzultzaile neuronala erabil dezakezue.

0 comentarios

Azken albisteak

HCRE lehendakaritzarako hauteskundeak.

HCRE lehendakaritzarako hauteskundeak.

Klubaren Batzarkide estimatua : Klubaren Zuzendaritza Batzordearen Lehendakaritza Arduraren izenean zera adierazten dizut; egun diharduen Estatuko Araudiaren hildotik, aurten urte olinpikoa...