kronika.eus
kirola//ERRUGBIA – OHOREZKO MAILA
Urrezko ordu laurdena, La Cartujan
Garaipen haundia bezain garrantzitsua lortu zuen Hernanik atzo, Cienciasen kontra (12-17). Zoragarri jokatu zuten trikoloreek, bigarren zatiaren aurreneko ordu laurdena, 17 puntu lortuta.
HERNANI
2016/12/12 00:00 Astelehena
Partidu osoko borroka eta lanari, ordu laurden batean eman zion saria Hernanik, atzo, Sevillako La Cartuja zelaian. Bigarren zatiaren hasieran ezinhobeto aritu ziren trikoloreak, eta horri esker nagusitu ziren Cienciasen kontra (12-17). Garaipen honekin, berdindu egin dute talde andaluziarra, sailkapeneko 9garren postuan.
Aurreneko zatian, akatsak izan ziren protagonista, bi taldeen aldetik; partiduaren garrantziak eraginda, beharbada. Hernaniren zelaian jokatu ziren minutu gehien, eta horrela, bere entsaioa lortu zuen Cienciasek, 22garren minutuan.
Baina trikoloreek ere izan zituzten bere aukerak, eta baita entsaioa oso gertu izan ere. Azkeneko metroetan, ordea, ez ziren behar bezain fin ibili bi taldeak, eta baloia galdu zuten, aukerak aprobetxatu ezinik. Gauzak horrela, markagailuak oso tanto gutxi zeuzkan atsedenaldian (7-0).
Bikain trikoloreak, atsedenetik bueltan
Oso desberdin hasi zen bigarren zatia, eta nagusi izan zen Hernani, nabarmen. Nagusitasun hori, gainera, puntutan bihurtzea lortu zuen. Maul eta ostikoekin asmatuta, ordu laurden pasatxotan 17 puntu lortu zituzten trikoloreek.
Aurreneko jokaldian, entsaioa lortu zuen Jon Insaustik, maul bati esker, eta partidua berdindu Anartz Elosegik, transformazioarekin. Gero, zigor kolpea lortu zuen Elosegik berak. Eta 16garren minutuan, baloia lapurtu eta entsaioa egin zuen Igor Etxeberriak, zutoinen artetik (7-17).
Eta hortik aurrera, eutsi eta eutsi egin behar izan zuen Hernanik, garaipena ekartzeko. Erasora jo zuen Cienciasek, beharrak hala eskatuta, eta entsaio bat ere lortu zuen, 28garren minutuan, 12-17 jartzeko. Baina hori izango zen azkenekoa. Sevillarren etengabeko erasoei, kostata baina ondo eutsi zieten trikoloreek, eta ederki sufritutako azken minutuak pasata, saria beraiena zen. Lau puntuak poltsikora, eta bederatzigarren postuan bukatu dute, ligako aurreneko itzulia.
Estekak:
sevilla.eldesmarque.com
kronika.eus
elcorreoweb.es
mundodeportivo.com
marca.com
ferugby.es
kronika.eus
Grande e importante la victoria conseguida ayer por el Hernani ante el Ciencias (12-17). En un formidable cuarto de hora los tricolores consiguieron su 17 puntos.
Pelearon sin tregua durante todo el partido y el fruto lo cosecharon en quince minutos ayer en La Cartuja (Sevilla). En el comienzo de la segunda parte los tricolores desarrollaron su mejor juego y gracias a ello se impusieron al Ciencias. Tras esta victoria igualan a puntos al Ciencias y se ponen en la 9ª posición.
Durante la primera parte los errores fueron abundantes, debido a la importancia del partido, ademas casi todo el tiempo se jugó en el campo del Hernani y al final el Ciencias lograba un ensayo en el minuto 22.
Los tricolores también dispusieron de opciones en esta primera parte pero no las pudieron materializar en puntos, al descanso se llegaba (7-0)
La segunda parte comenzaba de forma bien distinta y el Hernani se mostraba superior, consiguiendo materializarlo en puntos, el primer ensayo llegaba tras un maul que lo posaba Jon Insausti y Anartz Elosegi lo transformaba, poco después de nuevo Anartz pasaba un golpe de castigo y en el minuto 16 Igor Etxeberria robaba un balon en un pase de la linea sevillana y ensayaba (7-17).
De ahí en adelante toco sujetar todas las embestidas del equipo sevillano, que lograban su segundo ensayo en el minuto 28 para ponerse (12-17), a partir de ese momento arreciaron aún mas los ataques pero el Hernani logro pararlas como pudo y conseguir así los cuatro puntos acabando la primera vuelta en novena posición.
Estekak:
sevilla.eldesmarque.com
kronika.eus
elcorreoweb.es
mundodeportivo.com
marca.com
ferugby.es