Bigarren itzuliko zozketa eginda

Eguerdian egin du Espainiako Errugbi Federazioak (FER) 2020-2021 denboraldiko bigarren itzuliko zozketa eta Hernani Club Rugby Elkarteak Donostian hasiko du fase berri hau. Hain zuzen ere, AVK Bera Bera taldeari egingo dio bisita Kote Olaizola zelaian.

 

Aste bete beranduago, Avileseko Belenos Rugby Club taldea etorriko da Landarera. Urbietako zelaira joango da ondoren Hernani Gernikaren aurka 14. jardunaldian aritzeko. Bizkaitarrak izan dira lehen itzulian partida guztiak irabazi dituen talde bakarra eta partida erabat garrantzitsua espero da Play-Offetara begira.

 

Amaitzeko, Landare-Tokira Gasteizko Gaztedi eta Ourense Rugby Club etorriko dira. Lehena martxoko azken asteburuan eta Galiziarrak berriz, Aste Santuaren ondoren, apirilaren 11ko asteburuan.