Alon Automotive, M23 taldearen babesle nagusia

2022, Sep 27

Irunen kokatuta dagoen ibilgailu industrialentzat ordezko piezen eta osagarrien arloko enpresa izango da M23 taldearen babesle nagusia

2022-2023 denboraldia ate joka dago eta 23 urtez azpiko taldeak bigarren urtez jarraian jokatuko du estatu mailako liga datorren larunbatetik aurrera. Aurten gainera, Madrilgo bi talde eta Asturiaseko All Rugby Llanera-Belenos RC gehitu dira Hernaniren taldera.

Hernani Club Rugby Elkarteak harrobiko eta inguruko gazteekin duen proiektu horri aurre egiteko, Irunen kokatuta dagoen Alon Automotive enpresaren laguntza izango du denboraldi honetako helburuak betetzeko. M23 taldearen izena estatuko ligan Alon Automotive Hernani izango da eta enpresaren irudia taldeko kamisetaren bularrean agertuko da.

Alon Automotive 2014ean sortutako familia-enpresa bat da, ibilgailu industrialentzat ordezko piezen eta osagarrien arloan zerbitzu integrala ematea helburu duena. Enpresa gisa dituen balioen barruan, kalitatezko produktuak eskaintzeko konpromisoa du, entrega-epe zorrotzarekin eta saldu ondorengo zerbitzu espezializatuarekin, bezeroen eskaerei erantzuteko.

https://www.alon-automotive.com/es/

Hernani Club Rugby Elkarteak euskararekiko duen konpromezuaren baitan eta publikatutako Landareko Hizkuntza Protokoloaren arabera, webguneko albisteak euskaraz publikatuko dira. Beste hizkuntzaren batean nahi izanez gero, itzultzaile neuronala erabil dezakezue.

0 comentarios

Enviar un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Azken albisteak

HCRE lehendakaritzarako hauteskundeak.

HCRE lehendakaritzarako hauteskundeak.

Klubaren Batzarkide estimatua : Klubaren Zuzendaritza Batzordearen Lehendakaritza Arduraren izenean zera adierazten dizut; egun diharduen Estatuko Araudiaren hildotik, aurten urte olinpikoa...