2018/05/21 Astelehena
Cajasol Ciencias Sevilla – Hernani CRE, Kronikan
Landaren erabakiko da dena
Galdu egin zuen Hernanik atzo, Sevillako Cienciasen kontra (31-27), mailari eusteko ‘play off’aren joaneko partidua. Lau puntuko aldeari eman beharko diote buelta trikoloreek, datorren larunbatean 16:00tan.
HERNANI
2018/05/21 00:00 Astelehena
Erabakita utzi zezakeen mailari eusteko play offa, joaneko partiduak, baina ez zen horrela izan; are gehiago, oso irekia geratu da Hernaniren eta Sevillako Cienciasen arteko lehia, Cartujako partiduaren ondoren: 31-27 galdu zuten trikoloreek, eta beraz, lau puntuko aldeari eman beharko diote buelta, etxean. Landare izango da epaile; Landaren erabakiko da dena: bi taldeetako zeinek jokatuko duen Ohorezko Mailan, datorren denboraldian.
Atzokoan, oreka izan zen nagusi. Berdinduta hasi zen partidua (12-10), eta Cienciasek atsedenerako tartea egin bazuen ere (22-10), bigarren zatian aurretik jartzera ere iritsi zen Hernani (25-27), beste bi entsaiorekin. Baina azkeneko hamar minutuetan, bi zigor kolpe gauzatu zituzten sevillarrek, eta horri esker lortu zuten garaipena, azkenean.
Garaipenak garaipen, datorren igandekoa da klabea; eta horretan, denboraldi osoan baino gehiago, zaleen babesa beharko dute trikoloreek.
Estekak:
Kronika.eus
ferugby.es
lavanguardia.com
marca.com
isevilla.es
estadiodeportivo.com
noticiasdegipuzkoa.eus
diariovasco.com
sevillainfo.es
rugbyspain.com
diariodesevilla.es
elcorreoweb.es
revista22.es
0 comentarios