Hernani CRE – CF Barcelona rugbi, Urumeako Kronikan

2018, Ene 15

2018/01/15 Astelehena

Hernani CRE – CF Barcelona rugbi, Urumeako Kronikan


Hernani eta lokatza, aspaldiko lagunak
Beste behin erakutsi zuten trikoloreek, bikain moldatzen direla zelai lokaztuan; eta garaipen haundia lortu zuten, Bartzelonaren kontra (20-0). La Vila atzean utzi, eta Cisneros puntu bakarrera daukate.

HERNANI
2018/01/15 00:00 Astelehena
Arrainak uretan bezala, ezin gustorago aritzen da Hernani lokatzetan. Eta beste behin erakutsi zuen atzo, Landareko txokolatean, bikain moldatzen dela: Bartzelonari nagusitu zitzaion, talde kataluniarrari punturik egiteko ere aukerarik eman gabe (20-0).
Trikoloreek eraman zuten partiduaren kontrola hasie­ra­tik, eta Bartzelonaren hutsak aprobetxatzen asmatu zuten. Horrela, Anartz Elosegik gau­za­tutako zigor kolpeari (3-0), Eneko Noriegak eman zion se­gida, entsaio batekin, Herna­ni­ren estilora: bandako sakea eta maula. Ordu laurdenerako, 10-0. Eta atsedenaren au­rre­tik, beste zigor kolpe bat ere gauzatu zuen Elosegik (13-0).
Nagusitasun berarekin hel­du zion Hernanik, bigarren za­tiari, eta Elosegik berak lortu zuen entsaioa, zutoinen erditik igarota, Jon Ander Puertasen korri­­kaldi eder bati segida eman­da. Bigarren minutua besterik ez zen, eta Elosegik berak transformazioa lortuta, 20-0 jarri zen Hernani; buka­erara arte mantenduko zuen emaitza. Izan ere, nahi eta ezin aritu zen Bartzelona, lo­ka­tzak jokoa asko zailduta.
Sailkapenean aurrerapauso polita, trikoloreek
Atzoko garaipenarekin, lau puntura aldendu dute La Vila hernaniarrek; datorren iga­n­dean, elkarren kontra joka­tu­ko dute, oso partidu garran­tzi­tsua, valentzia­rren zelaian. Sailkapenean aurretik, berriz, trikoloreek puntu bakarrera daukate Cis­neros orain, eta bost puntura Gernika.
Estekak:
2018-01-14 Hernani-FC Barcelona,SENIOR A, Nekane Galarza
Hernani-Barcelona, Fotos: Aitor Urkia
marca.com
sextoanillo.com
lavanguardia.com/
elperiodic.com
fcbrugby.com
noticiasdegipuzkoa.com
kronika.eus/
kronika.eus/
diariovasco.com
naiz.eus/
mundodeportivo.com
ferugby.es
Hernani-Barcelona, resumen partido
ferugby.es



Adarraga tartaren irabazlea.