2021-22ko HCRE herritarrei aurkeztuta

2021, Nov 1

Aurreko denboraldiko hutsunearen ondoren, Hernani Club Rugby Elkarteak berriro ere aurkezpen ekitaldia egin du herritarren aurrean, zale, guraso eta babesle orori denboraldiko proiektu berriak eta esker hona adierazteko. Kasu honetan, Atsegindegi Plazan aurkeztu ditu denboraldi honetan izango dituen 10 taldeak, gazteenetatik hasita, Ohorezko B Mailan lehiatzen hasi den senior talderaino.

Berritasunen artean, 2021-2022 denboraldi honetan, talde barneratzaileak lehen aldiz Bultza Liga Ofiziala jokatuko duela dago. Fitxa federatua izango dute kirolari guztiek eta Euskal Errubgi Federazioak antolatuta, Euskal Liga Inklusiboa jokatuko dute Getxo RT, Uni Bilbo eta Gaztedi RT taldeekin batera. Gainera, abenduaren hasieran, Almeriara egingo dute bidaia bertako topaketak jokatzeko.

Bestetik, Hernani Club Rugby Elkarteak bultzatuta, M23 taldeak estatuko liga txapelketa jokatzeko aukera izango du. Lehen jardunaldiko atsedenaren ondoren, hurrengo larunbatean ekingo dio Einar Arratibel eta Cristian Amorenak zuzendutako taldeak ligari Altamiran, Ordiziaren aurkako derbiarekin. Astebete beranduago, VRAC Quesos Entrepinares talde indartsua jasoko dute etxeko lehen partidan.

Jarraian uzten dugun estekean, ekitaldiko zenbait argazki ikus ditzakezue:

https://photos.app.goo.gl/TxvEWKCVcnzxmH3E7

Hernani Club Rugby Elkarteak euskararekiko duen konpromezuaren baitan eta publikatutako Landareko Hizkuntza Protokoloaren arabera, webguneko albisteak euskaraz publikatuko dira. Beste hizkuntzaren batean nahi izanez gero, itzultzaile neuronala erabil dezakezue.

0 comentarios

Enviar un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Azken albisteak

Hernaniko Errugbi Elkartea Gipuzkoa Espetxean

Hernaniko Errugbi Elkartea Gipuzkoa Espetxean

Hernani Club Rugby Elkarteak (HCRE), Onura Publikoko Erakunde izanik, bere sorreratik izan du gizarteari zerbitzua emateko sena. Kirol arloan eskaini dezakeenaz gain, maila sozialean ere ateak...