Hernanin kokatua dagoen Cristaleria Viatek enpresa Hernani Club Rugby Elkarteko M16 taldearen babesle nagusia izango da 2021-2022 denboraldian. Beiragintzan aditua den enpresa, hiru denboraldi daramatza HCRE taldea laguntzen eta oraingoan, harrobia indartzeko proiektuan parte harte hartuko du.
Ezaguna da Hernani Club Rugby Elkartearentzat oso garrantzitsua dela Landaren hazitako harrobia. Horregatik, klubetik oso eskertuta gaude gazteenganako eta kirola eta errugbia sustatzeko proiektua sendotzen laguntzen diguten kolaboratzaileak gure lanean sinistea.
2021-2022 denboraldian eta Euskal Ligan lehiatzen dagoen M16 taldearen izen ofiziala Cristaleria Viatek Hernani izango da.
Mila esker, VIATEK!
0 comentarios