Hernani tuvo que esperar hasta el domingo para confirmar su permanencia en la división Elite \ Hernanik igandera arte itxaron behar izan zuen Elite mailan jarrituko zuela baieztatzeko

2026, Abr 13

Hernani tuvo que esperar hasta el domingo para confirmar su permanencia en la división Elite

En un duelo marcado por la imprecisión y el intercambio de golpes, el Complutense Cisneros Z logró una victoria balsámica por 24-19 ante un Hernani CRE que, pese a dominar las fases estáticas, se marchó de Madrid con la miel en los labios.

El encuentro arrancó con un Hernani incisivo. La superioridad de su delantera se hizo patente desde los primeros compases, asfixiando al Cisneros en la melé. Fruto de ese dominio territorial llegó el primer zarpazo: en el minuto 15, Peru Burugain encontraba el hueco en la defensa local para posar el oval. Beñat Ariceta no falló con el pie, poniendo un esperanzador 0-7 en el luminoso.

Sin embargo, el Cisneros no tardó en despertar. Solo cinco minutos después, aprovechando uno de los muchos errores de manejo que lastraron el ritmo del choque, el conjunto azul y azul devolvía las tablas con un ensayo transformado (7-7). Justo antes del descanso, cuando el Hernani buscaba recuperar el mando, un nuevo zarpazo madrileño en el minuto 40 dejaba el marcador en 14-7, castigando la falta de concreción visitante.

Tras el paso por vestuarios, el Hernani salió decidido a imponer su ley y en el minuto 44 una touche ganada a cinco metros propició un buen empuje y Unax Goikoetxea   recortaba distancias con un ensayo (14-12). La insistencia visitante obtuvo su premio en el min.56 cuando una buena jugada de los tres cuartos la culminó Ibon González dando la vuelta al marcador. Beñat Ariceta volvía a estar fino con la patada para colocar el 14-19.

Parecía que el Hernani, por fin, lograba imponer el ritmo que le interesaba, apoyado en su poderosa melé. Pero el partido entró en una fase de caos y errores no forzados por parte de ambos bandos que acabó beneficiando al equipo local.

En el minuto 64, el Cisneros encontraba el hueco necesario para igualar la contienda (19-19), dejando un final de infarto. La sentencia llegó en el minuto 70, con un nuevo ensayo de los madrileños que ponía el 24-19 definitivo.

Tras el tropiezo en Madrid todas las miradas estaban puestas el domingo a las 12,30 h en Urbieta, una victoria de Belenos ante Gernika hubiera complicado mucho las cosas a los gipuzkoanos, pero no hubo sorpresa y los Basurdes ganaron 42-29 condenando al equipo avilesino a jugar la próxima temporada en Division de Honor B,

Hernani intentará despedirse de su afición el próximo sábado 18 abril a las 16 h contra Fenix Club Rugby Zaragoza con la ansiada victoria que se le resiste desde el 17 de Enero.

RR

Hernanik igandera arte itxaron behar izan zuen Elite mailan jarrituko zuela baieztatzeko

Zehaztasun gabeziak eta kolpe trukeek markaturiko neurketan, Complutense Cisneros Z-k garaipena lortu zuen Hernani CREren aurka, 24-19. Hernaniarrek fase estatikoak menderatu zituzten arren, esku hutsik eta eztia ezpainetan zutela itzuli ziren Madrildik.

Hernani indartsu hasi zen. Aurrelarien nagusitasuna nabarmena izan zen lehen momentuetatik, uztartzean Cisneros estutuz. Lurralde-domeinu horren ondorioz iritsi zen lehen atzaparkada: 15. minutuan Peru Burugainek baloia pausatzeko hutsunea aurkitu zuen etxekoen defentsan. Beñat Arizetak ez zuen hutsik egin oinarekin, eta 0-7ko itxaropentsua jarri zuen markagailuan.

Hala ere, Cisneros berehala esnatu zen lozorrotik. Bost minutu geroago, norgehiagokaren erritmoa oztopatu zuten maneiu-akats ugarietako bat aprobetxatuz, talde madrildarrak berdinketa lortu zuen transformatutako entsegu baten bidez (7-7). Atsedenaldia baino lehen, Hernani agintea berreskuratu nahian zebilela, etxekoen beste atzaparkada batek 40.minutuan 14-7koa ezarri zuen markagailuan, bisitarien zehaztasun falta zigortuz.

Aldagelatik bueltan, Hernani bere legea ezartzeko asmoz zelairatu zen. 44. minutuan, bost metrora irabazitako alboko sake batek bultzada polita eman, eta Unax Goikoetxearen entsegua ahalbidetu zuen, aldea 14-12ra murriztuz. Bisitarien ekinak bere saria jaso zuen 56. minutuan. Izan ere, Ibon Gonzalezek hiru laurdenekoen jokaldi on bat biribildu zuen, markagailuari buelta emanez. Beñat Arizeta fin ibili zen berriro jaurtiketarekin, 14-19.

Itxura guztien arabera, Hernani azkenean interesatzen zitzaion erritmoa ezartzen ari zen bere uztartze indartsuan oinarrituz. Baina partida nahaste-borraste handian eta bi taldeek eragindako hutsegite zurrunbiloan sartu zen, eta horrek etxeko taldeari mesede egin zion azkenean.

64.minutuan, Cisnerosek norgehiagoka berdintzeko behar zuen zuloa aurkitu zuen (19-19). Amaiera bihotzekoak emateko modukoa izan zen. Epaia 70. minutuan iritsi zen, madrildarren entsegu berri batek behin betiko 24-19koa ezarri baitzuen markagailuan.

Madrilgo estropezuaren ostean, begirada guztiak Urbietan zeuden jarrita igandean 12:30ean. Belenosek Gernikaren aurka irabaziz gero, gauzak asko zailduko ziratekeen gipuzkoarrentzat, baina ez zen ezustekorik izan. Basurdeek 42-29 irabazi zuten, Avileseko taldea datorren denboraldian Ohorezko B Mailan jokatzera kondenatuz.

Hernanik datorren larunbatean, apirilak 18, 16:00etan, agurtuko ditu bere zaleak Fenix Club Rugby Zaragozaren aurka. Urtarrilaren 17tik ihes egiten dion eta hainbeste desiratzen duen garaipena lortzea izango du helburu.

 

Azken albisteak