Madrildarren defentsa, harresi gaindiezina / La defensa madrileña, un muro infranqueable

2026, Feb 16

MADRILDARREN DEFENTSA, HARRESI GAINDIEZINA

Talde gipuzkoarrak hirugarren porrota jarraian jaso du. Partidan defentsak nagusitu dira, eta zigor kolpeek azken epaia eman dute.

2026 honetan errugbia Landarera itzuli zen maila handiko norgehiagoka batekin, Ohorezko Mailatik jaitsi berria den CRC Pozueloren aurka. Asteko eguraldi kaskarra gorabehera, zelaia egoera onargarrian zegoen; hala ere, lurra trakets samar zegoen eta horrek eskuzko jokoa zaildu zuen.

Lehen 40 minutuak 10 metroko lerroen artean trabatuta geratu zen borroka taktikoa izan ziren. Hernanik ez zuen bere ohiko joko dinamiko eta alaia zabaltzea lortu, bisitarien presioak itota. Jokoa aurrelarien arteko talkan kontzentratu zen, eta jokalariak ez ziren aurkarien defentsa-horma hausteko gai izan. Etxekoak oin-jokoa baliatuz presioa gainditzen saiatu baziren ere, saiakerek ez zuten esperotako fruiturik izan.

Atsedenaldia baino lehen, eta arrisku eremuan hainbat zigor kolpe izan ondoren, Madrilgo aurrelariak entsegua lortzeko zorian ibili ziren eskuzko jokoa baliatuz; hala ere, taktikoki zutoinetara jotzea eskatu zuten. Bisitarien 10 zenbakidunak ez zuen hutsik egin, eta atsedenaldira 0-3ko emaitzarekin joan ziren.

Bigarren zatian, CRC Pozuelo abantailari eusteko asmoz zelairatu zen. Minutu gutxira, etxekoen aldetik jokalari- taldekatze batean izandako beste diziplina-gabezia baten ondorioz, madrildarrek aldea handitzeko aukera izan zuten, eta bisitarien beste zigor kolpe transformatu bati esker, markagailuan 0-6koa ezarri zen.

Hortik aurrera, partida “neke-errugbi” fasean sartu zen, inoren nagusitasun argirik gabe. Hernani zinez saiatu zen, baina behin eta berriz Madrilgo harresiarekin aurkitu zen. Defentsa sendoarekin, plakaje gogorrekin eta antolaketa bikainarekin, Pozuelok etxekoen erasoa desorekatu eta etsiarazi zuen. Frustrazioak diziplina-gabezia berriak ekarri zituen, eta 65. minutuan bisitarien jaurtitzaileak eguneko hirugarren zigor kolpea eraldatuz itxi zuen neurketa, markagailuan behin betiko 0-9koa ezarriz.

Azken minutuetan, etxekoek azkenean Pozuelo bere 22ko eremuan istea lortu zuten. Aurkariak setiatu zituzten arren, puntuak ez ziren inoiz iritsi. Azken txistuak denboraldi honetan etxean jasotako lehen porrota baieztatu zuen.

Garaipen honekin, CRC Pozuelo lehen lau postuen lehian sartzen da, eta hortaz, Play Offak jokatzeko aukeraren bila. Hernanirentzat, sailkapena aldapa gora jartzen da eta hutsegiteentzako tarterik ez dago.

Datorren otsailaren 21ean, igandea, 12:00etan, Hernanik CREk Valentzia RC hartuko du Landaren.

Topaketak berebiziko garrantzia izango du. Etxekoek heuren identitatea berreskuratu, diziplina egokitu eta, batez ere, garaipena lortzeko buru-belarri saiatu beharko dute sailkapeneko goiko postuetatik kanpo gera ez daitezen.

LA DEFENSA MADRILEÑA UN MURO INFRANQUEABLE.

El conjunto gipuzkoano encadena su tercera derrota consecutiva en un duelo dominado por las defensas, donde los golpes de castigo dictaron sentencia.

El rugby regresó a Landare en este 2026 con un duelo de altura frente al CRC Pozuelo, equipo recién descendido de División de Honor. Pese a las inclemencias meteorológicas de la semana, el campo presentó un estado aceptable, aunque el terreno se mostró pesado, dificultando el juego a la mano.

Los primeros 40 minutos fueron una batalla táctica estancada entre las líneas de 10 metros. El Hernani no lograba desplegar su habitual juego dinámico y alegre, asfixiado por la presión del equipo visitante. El juego se concentró en el choque de delanteras, donde ningún jugador lograba romper la cortina defensiva contraria. Los intentos locales por sacudirse la presión mediante el juego al pie no dieron los frutos esperados.

Justo antes del descanso y tras varios golpes de castigo en zona de peligro, la delantera madrileña coqueteó con el ensayo jugando a la mano, pero la inteligencia táctica les hizo pedir palos. El numero 10 visitante no falló, mandando el partido al descanso con un 0-3 que dejaba todo abierto

En la reanudación, el CRC Pozuelo saltó al campo decidido a gestionar su ventaja. A los pocos minutos, una nueva indisciplina de los locales en un agrupamiento permitió al conjunto madrileño ampliar la distancia gracias a otro golpe castigo transformado nuevamente por su apertura ampliando la ventaja a 0-6.

A partir de ahí, el partido entró en una fase de «rugby de desgaste» sin un dominador claro. El Hernani lo intentó todo, pero se estrelló una y otra vez contra el muro madrileño. Con una férrea defensa, placajes contundentes y una organización impecable, el Pozuelo desquició el ataque local. La frustración se tradujo en nuevas indisciplinas, y en el minuto 65 el chutador visitante selló el encuentro con su tercera transformación del día, estableciendo el 0-9 definitivo.

Los últimos minutos los locales consiguieron por fin encerrar al Pozuelo en su propia 22. Fueron minutos de asedio, pero la anotación nunca llegó. El silbato final confirmó la primera derrota en feudo propio de la temporada.

Con este triunfo, el CRC Pozuelo se mete en la lucha por los cuatro primeros puestos que dan opción a jugar los Play Off. Para el Hernani, la tabla se aprieta y el margen de error desaparece.

El próximo domingo 21 de febrero a las 12:00h. Hernani CRE recibirá en Landare al Valencia RC.

Será una cita vital donde los de casa deberán recuperar su identidad, ajustar la disciplina y, sobre todo, reencontrarse con el triunfo para no perder el tren de la cabeza de la clasificación.

RR