HCRE zinez saiatu zen baina ezin izan zuen garaipena lortu / El HCRE impresiona, lo intentó pero no pudo ser.

2025, Oct 28

El Hernani encajó su primera derrota de la liga en Sant Cugat ante el equipo local, sin conseguir el punto bonus defensivo, que se escapó en la última jugada del partido, cuando los sancugatenses transformaron un golpe de castigo, dejando el marcador en 36-26.

El joven equipo hernaniarra salió en tromba, anotando un primer ensayo transformado (0-7) a los nueve minutos de juego, tras una touche ganada y un gran trabajo de empuje de los delanteros. En el minuto 25, los tricolores aumentaron su ventaja colocando el marcador en un 3-16, tras la transformación de tres golpes de castigo y otro que sumó el equipo local.

A partir de ese momento, los locales aprovecharon una racha de golpes a favor para irse al descanso con empate a 16, tras un ensayo transformado y un golpe de castigo pasado.

La reanudación del partido resultó confusa, sin grandes jugadas claras. El encuentro, se embarulló con jugadas alternativas y numerosos golpes de castigo que favorecieron al San Cugat, que en apenas 15 minutos consiguió tres ensayos, uno de ellos transformado, dejando el marcador en 33-16 a falta de 10 minutos para el final.

El Hernani reaccionó, se aplicó y puso orden en su juego, sin llegar a dar la vuelta al marcador, pero sumando un ensayo transformado y un golpe, que le aseguraba el punto bonus defensivo, situando el marcador en 33-26 a falta de un minuto. Pero la mala suerte y un error concedieron un nuevo golpe a favor de los locales, que dejaron el partido en un definitivo 36-26.

El equipo Femenino Hernani CRE en Liga Vasca perdió ante el Gipuzkoa Sortzen en PUIO 57-31
Alon Automotive Hernani S23 ganó al Huesitos La Vila en LANDARE 17-7.
Euskal liga HCRE S18 ganó 12-5 a Uribealdea
Euskal Liga HCRE S16 perdió 0-8 ante Uribealdea
Bultza HERNANI!
Eu

HCRE zinez saiatu zen, baina ezin izan zuen garaipena lortu

Hernanik ligako lehen porrota jaso zuen asteburuan Sant Cugaten, bertako taldearen aurka. Partidako azken jokaldian defentsako bonus puntuak ihes egin zion etxekoek zigor kolpe bat eraldatu zutenean, markagailua 36-26 utziz.

Hernaniko talde gazteak partida bikain hasi zuen, lehen minutuetatik aurkariari presioa eginez. Bederatzigarren minutuan, touche bat irabazi eta aurrelarien lan sendoari esker, lehen entsegua lortu eta bihurtu zuen (0-7). Ondoren, hogeita bosgarren minutuan, hirukoloreek abantaila handitu zuten (3-16), hiru zigor kolpe bihurtuz, etxekoek beste bat gehitzen zuten bitartean.

Hala ere, une horretatik aurrera, Sant Cugatek aldeko zigor kolpe sorta bat izan zuen lagun, eta atsedenaldira berdinduta iritsi ziren (16-16), entsegu bihurtu baten eta zigor kolpe baten ostean.

Bigarren zatiaren hasiera nahasi samarra izan zen, jokaldi handirik gabe. Partidan makina bat jokaldi alternatibo ikusi ziren, eta San Cugaten aldeko hainbat zigor kolpe egon ondoren, etxekoek erritmoa hartu eta 15 minutuan hiru entsegu lortu zituzten (bat bihurtuta), markagailuan 33-16 ezarriz, bukaerarako 10 minuturen faltan.

Hernanik ez zuen amore eman, lanari gogor ekin eta jokoa ordenatzen saiatu zen, defentsan gogor aritu eta erasoan ere arriskatu zuen. Azken txanpan, entsegu eraldatu bat eta zigor kolpe bat lortuz, 33-26 jarri zuten markagailua eta bonus puntua ziurtatuta zirudien. Hala ere,  azken unean, tamalez,  akats batek zigor kolpe berri bat ekarri zuen etxekoen alde, eta Sant Cugatek ez zuen barkatu: azken emaitza, 36-26.

Hernani CRE emakumezkoek, Euskal Ligan, Gipuzkoa Sortzenen aurka galdu zuten PUIOn (57-31).

Alon Automotive Hernani S23 taldeak Huesitos La Vila mendean hartu zuen Landaren (17-7).

Euskal Liga HCRE S18 taldeak Uribealdea garaitu zuen (12-5).

Euskal Liga HCRE S16 taldeak Uribealdearen aurka galdu zuen (0-8).

Bultza HERNANI!