Gabonetako denda, Kale Nagusian

2022, Dic 6

Aurtengo gabonetan ere Hernani Club Rugby Elkarteak herriko kaxkoan denda jarriko du datorren ostiraletik hasita. Kasu honetan, Kale Nagusia 17 zenbakian izango da lokala, «Balantxa Etxetresnak» kokatuta zegoen dendan hain zuzen. Klubak, Mendaur Inmobiliariari eskertu nahi dio gabon hauetako denda antolatzeko eskainitako laguntza.

Esan bezala, datorren ostiralean abenduak 9an irekiko da HCRE Denda. Ostiral honetan arratsaldeko 17:00etatik 19:30etara egongo da irekita eta larunbatean hilak 10, goizeko 10:30etatik 13:00etara. 

Ondoren, hiru eguneko atsedena izango dugu eta denda berriro ere hilak 15ean irekiko da Errege egun arte honako ordutegian:

Astelehenetik ostiralera: 17:00 – 19:30

Larunbatetan: 10:30 – 13:00

Hernani Club Rugby Elkarteak euskararekiko duen konpromezuaren baitan eta publikatutako Landareko Hizkuntza Protokoloaren arabera, webguneko albisteak euskaraz publikatuko dira. Beste hizkuntzaren batean nahi izanez gero, itzultzaile neuronala erabil dezakezue.

1 Comentario

  1. Asier

    Kaixo. Gabonetako dendan salduko duzutenaren katalogoren bat Online ikusteko aukerarik bat ba al dezute?
    Milesker

    Responder

Enviar un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Azken albisteak

Hernaniko Errugbi Elkartea Gipuzkoa Espetxean

Hernaniko Errugbi Elkartea Gipuzkoa Espetxean

Hernani Club Rugby Elkarteak (HCRE), Onura Publikoko Erakunde izanik, bere sorreratik izan du gizarteari zerbitzua emateko sena. Kirol arloan eskaini dezakeenaz gain, maila sozialean ere ateak...